Aste honetan Gasteizko Mercedes enpresa itxita egongo da. Dieselaren krisiak ekarrita, auto salmenta txikiagoak espero ditu Mercedes enpresak, eta lan egunak kendu ditu langileen egutegitik. Urte amaieraraino beste egun batzuetan ez dute lanik izango, eta abenduan gaueko txanda desagertu egingo da.

Mikel Diaz de Alda LAB sindikatuko eta Mercedeseko enpresa komiteko kidea izan dugu Hizpidean, beren lantegiko arazoen inguruan hitz egiteko. Langileei aldaketa hauek kalte egiten dietela esan du, eta aldi baterako kontratuekin dauden langile asko kaleratuak izango direla. Enpresak produkzioari eta haien irabaziei soilik begiratzen diela salatu du, eta langileen lan baldintzak direla kaltetuta ateratzen direnak.

Ekarrizketaren ostean, elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak Correos plazan, Diesel-en iruzurraren aurrean, kaleratzerik eta prekarietaterik ez lemapean.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies