Urriaren 19tik 21era ospatuko dituzte jardunaldi feministak Errekaleorren. Eztabaidak ez dira auzora mugatuko, izan ere, antolatzaileen ustez, “gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”.

“Feminismoa eta honek jorratzen dituen eremuak ulertzeko era desberdinak daudenez, auzotik feminismoaren inguruko eztabaida teoriko baten beharra ikusi genuen”, azaldu diote antolatzaileek Hala Bediri. Izan ere, gogoan izan dutenez, auzoak berak eta proiektuak feminismoa bere ardatz politikotzat dute.

Hala ere, jardunaldiak ez dira soilik auzora mugatuko: “Gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”. 

Egun hauen beste helburuetako bat perspektiba, ikuspegi eta korronte desberdinetatik ideiak elkarbanatzea izango da, “gure burua ere modu politiko eta teoriko batean formatzeko”. 

Azpiegitura zabala

 Urriaren 19tik 21era Errekaleorren egongo den azpiegitura oso zabala izango da, Euskal Herritik hurbildu nahi duen eozeinek izanik aukera. Besteak beste, lo egiteko lekua behar izatekotan izena eman beharko da (errekaleor.jardunaldifeministak@protonmail.com) eta otordu guztiak izen ematearen barruan egongo dira, borontarearen truke.

 Mahainguru eta hitzaldiak hurbiludko diren lagun guztientzako izango dira. Ostiral iluntzea eta igande arratsaldeko ezatabaida, ordea, bakarrik emakumeoentzat*.

Horetaz gain, haurrentzako zaintza leku bat egokituko dute, “zaintzak kolektibizatu eta guztion parte hartzea bermatze aldera”. Gaubelek, aldiz, “espazio informalago” bat sortzea izango dute helburu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies