Armentia ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaialdia ekainaren 16an eta gizarte eta kulturako eragileen aurrean aurkeztu dute, Europa Jauregian. Kultur egitasmoa urte osora zabaltzeko apustua egiten ari direla iragarri dute.

Martxan da Araba Euskaraz 2019. Armentia ikastolak antolatuko du aurten eta Liher Larreak, ikastolako lehendakariak azaldu bezala helburua “gertu egotea da. Gasteizko, eragileengandik gertu, hiria euskalduntzeko gertu, Arabako herrietatik gertu, euskalgintzatik gertu, berdintasunerako gertu, emateko gertu eta finean… Zoriontsu izateko gertu.  Hori izango da gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute geziek”, esan du.

1981. urtean ospatu zen, lehenbiziko aldiz Araba Euskaraz eta ordutik urtero ospatu den jaialdi honek milaka eta milaka arabar batu ditu. Armentia ikastolak aldiz 25 urte bete ditu eta dagoeneko 1.200 ikasle baino gehiago ditu. “Jaialdiarekin proiektua sendotzera goaz”, azaldu dute. Euskararentzako Araban urte biziki garrantzitsua dela nabarmendu dute “Euskaraldia, Korrikaren bukaera eta Araba Euskarazekin”.

Armentiak Arabako Ikastolen Jaialdia 2006. urtean antolatu zuen azkenekoz eta ordutik “13 urte igaro direlako Araba Euskaraz antolatzeko gogotsu gaude”, azaldu dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle ikasleek. Hori dela eta, kultur egitaraua urte osora zabaltzeko apustua egin dute. “Jaialdia ekainaren 16an izango den arren, azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur ekimenak, Gasteizen baita Araba osotik ere, hau da, herrietan ere eraginez”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies