Euskara Batuak 50 urte bete dituela aitzaki hartuta, Koldo Zuazo izan dugu gaur Hizpidean, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Mende erdi atzera eginda Euskal Herrian zegoen egoeratik abiatuta hasi dugu elkarrizketa, eta hortik aurrera euskarak izandako bilakaera aztertu dugu, Ikastolen sorkuntza, Euskara Batua…

1973an Arabar lurraldean 400 euskaldun inguru zeuden, estimazio batzuen arabera, Aramaioko herria kontatzen ez badugu. Hau kontutan hartuta, harro egoteko modukoa da Araban euskalgintzak eta euskaltzaletasunak lortutako aldaketa linguistiko itzela.

Euskara Batuaren eta euskalkien uztarketa, euskara mota ezberdinen espazioak, euskararen erabilera eta etorkizunerako estrategiak aipatu dizkigu Koldok. Elkarrizketa osoa entzungai hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies