Udal rokodromoak abendura arte itxita egongo direla jakin genuen atzo: Gasteizko Udalaren lehiaketa publikoa hutsik geratu da, eta ez da egongo rokodromoak kudeatuko dituen enpresarik. Orain arte, Arabako Rokodromoetako Teknikariak (ART) enpresak zuen esleipena, eta bi rokodromo zeuden Gasteizen; aurten, aldiz, hirugarren rokodromo bat zabaldu behar zuen Udalak Salburuan, baina ez dute diru partida handitu nahi izan, enpresak erabiltzaile gehiagorentzako zerbitzua eman behar zuen arren. Horren ondorioz, 9 langile geratu dira langabezian.

Borja Donnay eskalatzailea da langile horietako bat. ARABA HIZPIDEn esan duenez, Udala inprobisatzen ari da auzi honetan, ez baitu benetako neurririk ezarri rokodromo horiek zabalik egon daitezen. Langileek mobilizazioak egingo dituztela iragarri du, baina erabiltzaileak ere hasi dira antolatzen dagoeneko: ekimen bat egingo dute bihar, irailak 14, arratsaldeko 18:00etan Ariznabarrako rokodromoan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies