Krisialditik atera garela ematen digute aditzera, baina milaka herritar daude pobrezia egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan. Ideia horretan oinarrituta eta kalitatezko babes sistema publiko eta sozial baten alde, herri ekimen legegilea abiatu zuten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek uda hasieran. Ekimena Eusko Legebiltzarrera iristeko, 10.000 sinadura lortu behar dira, eta azken txanpan sartu da bilketa. ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuetako egoitzetan aurki daitezke sinatzeko liburuxkak, baita Hala Bedi irratian bertan ere. Gaiaren inguruan hitz egin du gaur ARABA HIZPIDEn Javier Saenz Eskubide Sozialen aldeko Arabako Plataformako (PDS) kideak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies