2019ko udaberrian 21. Korrika-k Euskal Herria zeharkatuko du, AEK-k antolatutako ekimen ikusgarrian. Motorrak berotze aldera, egunotan 21. Korrika iragarriko duen spotaren atal bat grabatuko dute Gasteizen, Salburua auzoan zehazki.

Baina erronka ez da makala: 100 lagun baino gehiago behar dituzte bideoa ondo ateratzeko. Hori dela eta, parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei.

Grabaketa lanak irailaren 24an, astelehenean, izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Profil ezberdinak behar dituzte, adin guztietakoak. Interesatuta daudenek emaila bidali behar dute gasteiz@aek.eus helbidera, izen-abizenak eta adina zehaztuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies