Harrikada Festibalak lehenengo edizioa ospatu zuen irailaren 7tik 9ra Garaion Sorgingunean. Euskal Herriko eta Berlingo DJ eta sortzaileen arteaz gozatzeko aukera izan zuten dozenaka lagunek Ozaetan.

Irailaren 7tik 9ra antolatutako jaialdi honek autokudeaketan izan du oinarria. Baina musika elektronikoarekin nahikoa ez, eta harago doan programa eskaini dute. Horretarako, egunean zehar tailerkontzertu akustiko, hitzaldi eta formakuntza ikastaroekin bete dute egitaraua.

Aurtengo edizioan gonbidatu bereziak egon dira. Mundu mailako beste festibal batzuetan aritu ostean, Koloniako Cafe Güzel kolektiboa bertan izan da, eta haiei esker, atseden hartu eta erlaxatzeko gune bat egon da Garaionen. Bi herrialdeen arteko topaketa interesgarria izan da antolatzaileen ustez: “Jakintzak elkarren artean partekatzeko, formatzeko eta dantzatzeko parada izan dugu“.

Askoren artean eraikitako festibala da Harrikada. Eraikitzen dauden lagunena, teknikariena, antzerkilariena… Azken momentuan Pelax eta Bidelapurrak gehitu zitzaizkien programa musikalera. Hori bakarrik ez eta Parasite kolektiboaren Hot Water antzezlana ere izan zuten, eta Marina Suarez Ortiz de Zarateren Hamakan edo Eguzki Donellanen aurpegiak instalazioekin gozatzeko parada izan zuten. Tailerretan ere denetarik egon da, esate baterako, euskara eta euskal dantzen ikastaroak, edota swing doinuena edo ekofeminismo tailerra. Festibala ixteko igandean artisauen arte merkatua egon zen.

“Esan beharrik ez dago festibal honen atzean zenbat jende, zenbat maitasun eta zenbat lan dagoen. Ezin da hitzekin azaldu jaialdi honen atzean dagoen guztia. Eskertuta gaude eta horrek gogoak ematen dizkigu aurrera egiteko”, azaldu zuten antolakuntzatik jaialdia martxan jarri aurretik.


Argazki Galeria | Hala Klik

  • Irailak 4 eta 5 (Prestaketa egunak)

  • Irailak 6 eta 7

  • Irailak 8 eta 9

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies