Muinoko Hotsak irailaren 21ean itzuliko da oholtza gainera, Libe eta Jupiter Jon taldeekin. OkupaTU Gasteiz dinamikako kideek urriaren 6ko eguna berotzeko jaialdia egingo dute datorren ostegunean.

Gaztetxeko liburuaren aurkezpena, aurreko ikasturtean

Ia hilabete bat itxita egon ostean, Gasteizko Gaztetxeak ateak irekiko ditu berriz ostegunean, irailaren 13an. Egun horretan, Pareten Oihuak jaialdia egongo da, ostegun unibertsitarioekin hasiz. 

Gaztetxearen ate irekierarekin batera ekingo dio ikasturte berriari Muinoko Hotsakek, Hala Bedirekin elkarlanean. Irailaren 21ean Libe eta Jupiter Jon taldeak egongo dira oholtzaren gainean, udazkenari ongi etorria emateko: urriaren 20an, berriz, Anestesiak joko du muinoko etxean.

Horretaz gain, asko ekimen gehiago: OkupaTU Gasteiz Eguna berotzeko jaialdia hurrengo ostegunean, Erdi Aroko azoka hilabeteko azken asteburuan zehar edo Resurrection Fest.

Eta bide batez, urriaren 6rako deialdia: egun horretan OkupaTU Gasteiz Eguna ospatuko dute Hala Bedik, Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek. Dinamikako kideek adierazi dutenez, baliteke egitarauak aldaketatxo batzuk izatea eta hori dela eta kartel berri bat mugitu dute sarean. “Gure proiektuetatik pasa direnak elkartu eta egindako lana aldarrikatzeko jaia izango da urriaren 6koa”, adierazi zuten Amets Garrues eta Matixa Oterok Araba Hizpiden.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies