Lumagorri taldeak, Zigoitiako cruising gune batean gertatutako eraso homofobo baten berri izan zuen abuztu hasieran. Gertaera abuztuaren 5ean izan zen, egunsentian. Elkarte honek jakin duenez, hainbat norbanako kotxez hurbildu ziren aipatutako cruising esparrura, inguruan aparkaturik zeuden kotxeetan hainbat kalte sortuz eta bertan zeuden lagunen kontra oldartuz oihuz, laidoka eta harriak jaurtiz.

Abuztuaren 10ean Zigoitian egindako elkarretaratzea

Informazio gehiago biltzeko asmoz, erasoa ikusi zuten lekukoak eta kalteak jaso zituzten norbanakoak 633 309 653 telefonoaren bidez Lumagorrirekin harremanetan jartzera deitu ditu elkarteak. Izan ere, Lumagorri elkartea Gasteizko jaietan zehar hiri osoan, eta bereziki jendetza bildu ohi den guneetan, aipatutako telefonoa hedatzeko saiakera berezia egiten ari da kartel eta beste euskarri batzuk baliatuz horretarako.

Behin jaiak amaituta, elkarretaratzea egin dute Zigoitian bertan, abuztuaren 10ean.

Lumagorrik sexu orientazio edo genero identitatearengatik erasotuak diren lagun guztiak babesteko duen konpromisoa berretsi du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies