Lumagorri taldeak, Zigoitiako cruising gune batean gertatutako eraso homofobo baten berri izan du. Gertaera joan den igandean izan zen,  egunsentian. Elkarte honek jakin duenez, hainbat norbanako kotxez hurbildu ziren aipatutako cruising esparrura, inguruan aparkaturik zeuden kotxeetan hainbat kalte sortuz eta bertan zeuden lagunen kontra oldartuz oihuz, laidoka eta harriak jaurtiz.

Informazio gehiago biltzeko asmoz, erasoa ikusi zuten lekukoak eta kalteak jaso zituzten norbanakoak 633 309 653 telefonoaren bidez Lumagorrirekin harremanetan jartzera deitu ditu elkarteak. Izan ere, Lumagorri elkartea Gasteizko jaietan zehar hiri osoan, eta bereziki jendetza bildu ohi den guneetan, aipatutako telefonoa hedatzeko saiakera berezia egiten ari da kartel eta beste euskarri batzuk baliatuz horretarako. 

Lumagorrik sexu orientazio edo genero identitatearengatik erasotuak diren lagun guztiak babesteko duen konpromisoa berretsi eta gogoratu du ohar batean eta erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du abuztuaren 10ean, ostiralean, 20:00etan Ondategin bertan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies