Auzolana ardatz hartuta, auzoa margotzeko erronka jarri zieten euren buruei Errekaleorren, bostgarren urteurrenaren atarian. Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra luzatuko da hau eta, beraz, azkenengo txanpan murgildu dira jada. Gainera, auzotik kanpoko jendea ere hurbildu da egunotan, lo egiteko aukera zabaldu baitzuten.

Hala ere, hasierako planak aldaketatxo bat izan du. Iruñean kokatuta dagoen Maravillas Gaztetxearen desalojo arriskua dela eta, ostegunean Nafarroako hiriburura joango dira errekaleortarrak hangoei babesa adierazteko. Ostiralean, berriz, Maravillaseko kideak Errekaleorren egongo dira, auzolanean parte hartzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies