Astelehenean arratsaldez jazo zen isurketa. Ez da arrainik hil. URA Agentziak espedientea ireki du gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.

Aiaraldea.eus bidez

URA Agentziak esku hartu behar izan zuen astelehenean, isurketa gertatu baitzen Laudio eta Areta artean. Enpresa bat izan zen kutsaduraren jatorria eta, antza, faktoriak eman zuen horren berri.

Dirudienez, biltegi batean egon zen arazoa, eta enpresak berehala hartu zituen neurriak garbitzeko eta kutsadura mugatzeko.

Hala eta guztiz ere, protokoloa jarraiki, URA Agentziak espedientea ireki du eta ikuskaria bertaratuko da enpresara ikertzera. Printzipioz, kalterik ez da egon Nerbioi ibaiko landaredian eta animaliengan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies