Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio bat prestatu dugu gaurkoan. Gaurkoan, Rafia Zakaria idazle Pakistandar-Estatubatuarra ezagutuko dugu. Gasteizera etorri zen orain dela aste batzuk eta bere hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Aldabe gizartetxean. Ikuspegi feminista batekin, “Garapenerako Laguntza” kritikatzen du, gauzak modu sinplean esplikatzen direla salatzen du eta bere jatorrizko herrialdea, Pakistan, modu konplexuan ulertzera gonbidatzen gaitu. Horretarako aukera ematen du bere “The Upstairs Wife” liburuak. Hemen erosi nahi baduzu (ze Amazonekin badakigu…).

Bitartean, bere ahotsa ingelesez (eta gure hausnarketa arinak euskaraz) entzun nahi badituzu… egin klik beheko podcast-ari!

Ikasturte honetako azken irratsaioa izan da hau, beraz, datorren urtean gurekin lan egin nahi baduzu orain duzu aukera ona harremanetan jartzeko! Horretarako email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera.

Udara on pasa!!!!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies