HalaBeditaRAPeko edizio berri honetan, Markes Iraizoz eta Ziakhus bildu ditugu, azken honek kaleratu berri duen ‘Abdukzioa’ maketa aitzaki hartuta. Gaztea bai, baina sortzaile nekaezina eta eszena berriko sustatzailea dugu Ziakhus. Aspaldiko ezaguna, gainera, etxe honetan, ‘Squat Kapitala’ (HalabeditaRAP) edo ‘Propedeutika’ (2017) lanak direla medio. Bestalde, Kodigo Norte rap talde klasikoko kidea, Gasteizko rap eszenako beteranoa eta Hala Bediko ‘Arima Beltza’ irratsaioko sortzailea da Markes.

Solasaldi interesgarri honetan, Ziakhusen ibilbidea, musika sortzeko grina eta jasotako eraginak izan dituzte hizpide, besteak beste. Horretaz gain, Gasteizko, Euskal Herriko zein nazioarteko rap eszena ere aztertu dituzte, beste hainbat gaietan ere sakonduz. Guzti hau gutxi balitz, bere aurpegia ezagutarazi berri duen rapero kaputxadun misteriotsuak, argitaratu gabeko kantu berri bat a capella eskeini du Hala Bideoko kamararen aurrean.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies