Judimendiko Jai Batzordea arratsaldean bilduko da, jaiak mantendu edo ez erabakitzeko. Hala ere, Gorka Urtaranen mehatxuek lehenengo ondorioak izan dituzte: Gazte Astearen baitan antolatutako euskararen eguna, ekainaren 19an ospatzekoa zena, bertan behera uztea erabaki du Judimendiko Gazte Asanbladak.

Aste hasieran, aurtengo jaietan Judimendiko presoen askatasuna eskatzeko kalejira bat egongo dela jakinarazi zuten hainbat hedabidek. Espetxeratuta eta ehunka kilometrotara dispertsatuta dauden auzoko bizilagunak.  Ordu batzuk beranduago, ordea, Gasteizko alkatearen esanetan kalejira hau eta jaiak fiskaltzaren esku utziko dituela jakinarazi du SER irratian egindako elkarrizketan.

Horretaz gain, jaietarako diru-laguntza bueltatzeko espediente bat irekitzeko asmoa agertu du, egun gutxi barru irekiko den txosnagunea eta plangintza mehatxatuz.  

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies