Hala Bedik 35 urte betetzen dituen honetan, behin baino gehiagotan erabili izan duen formatua berreskuratuko du datorren ekainaren 23an, larunbatean. Izan ere, Judimendiko jaiak lagun, irrati maratoia egingo du etxe honek, irratiko irratsaio ezberdinak bilduz, etenik izango ez duen kale irratsaio batean.

11 irratsaio ezberdin egongo dira irrati maratoia egiten, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte, alegia, San Juan gaueko suak protagonismoa hartzen duen arte.

Baina ez hori bakarrik, ekainaren 21ean irekiko dira Judimendiko txosnak eta Hala Bedik ere berea jarriko du, iaz egin bezela.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies