Epaitegiek aginduta, azkenik Espainiako bandera jarri behar izan du Aramaioko Udalak.

Alea.eus bidez

Aramaioko udaletxean jarri dute Espainiako bandera. ALEA

Espainiako Gobernuak epaitegietara jo zuen Espainiako bandera Aramaioko udaletxeko balkoian jartzeko, eta azkenean epaitegiek arrazoia eman diote. Ekainaren 11tik jarrita dago.

Lierni Altuna Aramaioko alkateak adierazi du 2012tik hainbat errekurtso jarri dituztela Espainiako Gobernuaren aginduaren kontra, baina Gobernuak “sinboloen gerrarekin” jarraitu duela, eta oraingoan “Konstituzioa baliatuta” Espainiako bandera jartzea behartu du. Horrelako “inposizioarekin” ez dela herria errespetatzen adierazi du Udalak, bertako identitatea, hizkuntza eta kultura ez baitira kontuan hartzen.

Gainera, alkateak Aramaioko biztanleen gehiengoa euskalduna dela azpimarratu du, nahiz eta nazio ezberdinetako jendea egon. Gogoratu duenez, udaletxeko balkoian ez da sekula banderarik izan, baina duela sei urte Espainiako bandera “gutxienez” egon behar zela agindu zioten Udalari. “Biztanle gehienak euskal naziotasunarekin identifikatzen direnez, herriko plaza erdian jartzea erabaki genuen”, azaldu dute Udaletik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies