El ejército español realiza maniobras militares aéreas en Arabar Errioxa

El ejército español realiza maniobras militares aéreas en Arabar Errioxa

Según ha podido saber Hala Bedi, el ejército español ha realizado maniobras militares la mañana del 14 de junio, jueves, en Arabar Errioxa. Más en concreto, estas maniobras han sido realizadas sobre el pueblo de Samaniego.

En un vídeo, se puede ver como han utilizado para ello dos aviones de guerra volando la localidad a baja altura y a gran velocidad.

A falta de confirmación oficial, se trataría de dos aviones Eurofighter un caza polivalente, bimotor y de gran maniobrabilidad, diseñado y construido por el consorcio de empresas europeas Eurofighter GmbH.

El eurofighter es el proyecto europeo de caza. Es un proyecto en el que participan diferentes empresas vascas, ITP -sede en Zamudio-, Sener -sede en Getxo- y Aernnova -sede en Gasteiz- principalmente. ITP fabrica los propulsores y Aernnova el fuselaje de una de las alas. Recientemente se ha conocido que el eurofighter no solo es el avión que utiliza el ejército arabe para bombardear la población yemení, sino que los propulsores de esos cazas se han fabricado en ITP y que los pilotos que los dirigen han sido instruidos en el propio ITP. De esta forma se cierra el círculo ya que las bombas que se utilizan se cargan en el puerto de bilbao.

Así lo recoge el libro “Estas guerras son muy nuestras. Industria militar vasca”, escrito por el colectivo Gasteizkoak, que también da cuenta de los contratos firmados por estas empresas que han ingresado millones gracias al Ministerio de Defensa español. Por ejemplo, en 2010 ITP cobró 120 millones de euros por la firma de un acuerdo marco para el mantenimiento de los motores aeronáuticos y sus componentes del Ejercito del Aire; y en 2009 Sener se embolsó 247,3 millones de euros por la venta de 770 misiles Iris-T. 

Irrati maratoia egingo du Hala Bedik bere 35.urteurrenean

Irrati maratoia egingo du Hala Bedik bere 35.urteurrenean

Hala Bedik 35 urte betetzen dituen honetan, behin baino gehiagotan erabili izan duen formatua berreskuratuko du datorren ekainaren 23an, larunbatean. Izan ere, Judimendiko jaiak lagun, irrati maratoia egingo du etxe honek, irratiko irratsaio ezberdinak bilduz, etenik izango ez duen kale irratsaio batean.

11 irratsaio ezberdin egongo dira irrati maratoia egiten, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00ak arte, alegia, San Juan gaueko suak protagonismoa hartzen duen arte.

Baina ez hori bakarrik, ekainaren 21ean irekiko dira Judimendiko txosnak eta Hala Bedik ere berea jarriko du, iaz egin bezela.

Altsasuko gazteen aldeko gazte garrasia

Altsasuko gazteen aldeko gazte garrasia

Lagun ugari bildu dira Gasteizko kaleetan Ernairen deialdia babesteko eta Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko, ekimen ezberdinek kolorea eman dioten manifestazioan:  Laudion ere kalera atera dira. Larunbatean Iruñeko kaleak betetzeko deia egin dute ostiralean Andra Marria Zuriaren plazan egindako Gazte Elkartasun Gunean.


Hamaika lagun bildu ditu Ernai Gazte Antolakundeak Gasteizen, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta herri horren aurkako muntai poliziala salatzeko. Manifestazioan zehar margo gorria bota dute Espainiar Gobernuko Delegaritzan, Ertzaintzaren presentzia handia zen gunean. Bidean zehar, etengabeko garrasia: “Altsasukoak askatu”. Gainera, beste hainbat ekimen egin dituzte, tartean, sententziak erre (albiste amaierako galerian ikusgai).

Manifestazioaren amaieran Ernai Gazte Antolakundeak adierazi duenez, “azalean sentitu dugu hedabide bakoitzak zabaldutako gezur pozoitsua. Atxiloketa bakoitzean gure askatasuna lapurtu digute. Kontrol, katxeo, irain, kargaeta isun bakoitzaren aurrean gutariko bakoitzak barruak hustu ditu”.

Galdera bat luzatu diete bertaratutakoei: “Zer egin genezake basakeria honen aurrean, aurrera pausu bat ematea ez bada?”. Zentzu honetan, “auzitegi ustelen eta indar armatuen bidez gure oraina eta etorkizuna lapurtzera” prest ez daudela adierazi dute.

Nabarmendu dutenez, euskal gazteriaren etorkizuna da jokoan dagoena. “Etorkizun posible bakarra espainiar faxismoaren kateekin haustea dakar. Erabat eta betirako. Euskal Herriaren etorkizun politikoa burujabetzatik igarotzen da, egiazko bake, justizia eta askatasuna borrokatzetik“. 

Manifestazio handia Iruñean

Ekainaren 16an Iruñera joateko deia eginez amaitu dute mobilizazioa -gutxienez zortzi autobus irtengo dira hiriburutik-. Txagorritxun edo Judimendin ere auzoko autobusak antolatu dituzte.

Ekainaren 15ean, ostiralean, Gazte Elkartasun Gunea egin dute, Andra Maria Zuriaren plazak hartuz zentralitatea. 11:00etatik aurrera ekimen ezberdinak egongo dira eta 20:00etan argazki masiboa aterako dute.

Laudioko manifestazioaren kronika, aiaraldea.eus bidez

 

“Trebiñuko kontrabandistak” -Beñat Hach Embarek-

“Trebiñuko kontrabandistak” -Beñat Hach Embarek-

Hizkuntza batek mundu ikuskera bat dakar gibeletik, eta erabiltzen ditugun hitzek moldekatzen dute bizitzea egokitu zaigun denbora eta espazioa, testuingurua ulertzeko kodeak. Adibidez, nor definitzen dugun kontrabandista gisa, eta nor ez.

Zuzeu.eus bidez

Trebiñuko kontrabandistak

Estatu espainiarrarentzat nafar erresuma defenditu zuten gudariak “heretikoak” ziren; foruak babestu zituztenak “nekazari atzerakoi totalitarioak”; 1936an faxismoaren aurka gudukatu zirenak “gorri separatista traidoreak”; etakideak “terroristak”. Euskal Herriaren burujabetza bere garaiaren testuinguruan defenditu duen jendeari ezarri zaizkien adjektiboen inguruan bada hautu bat, borroka dialektiko etengabe bat, “errelatoaren bataila”. Baina ez da berdina ikusten “kontrabandista” kontzeptuaren inguruan.

Nola kontrabandista? Zer dela eta estraperloa? Herrien arteko harreman ekonomikoa betidaniko gauza naturala zen: Aezkoa eta Donibane Garazi, Baztan-Luzaide eta Baigorriko ibarra, Zaraitzu Baxenafarro zein Zuberoarekin, Erronkaribar  Larraine edota Santa-Garazirekin…

Marc Legassek zioen bere liburu batean, “Ilargizarrako kontrabandistak”: “bere aberrian kontrabandoan pasatzen den herria, eta bere ondasuna banatu duten bi bidelapur: horra euskal arazoa”. 

Bigarren karlistadan foruzaleak garaituak izan ziren erabat, eta Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21ean dekretatu zuen foruen deuseztapena, Bilintx hil zen egun berean (horretan ere zorigaiztokoa). Canovasi zitzaion gorrotoaren lekuko onenak dira Txirritaren bertsoak, Angiolillok agintaria hil eta gero jarritakoak (egun “gorroto delituarengatik” kartzelan legoke):

Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya!

Iru reloju, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan berriz iru korona
petxuan iru orratza;
iru doblako amoriyua
tximista bezin zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute
señora, zure biotza.

Ez ziren harritzekoak hitz gordin horiek, ondorioak latzak izan ziren eta. Soldaduska egitera behartuakizan ziren euskaldunak, eta horrek exodo bat eragin zuen Atlantikoaren beste aldera, gizonena bati-bat; horren ondorioz bikote euskaldun gutxiago sortu ziren, hizkuntzaren kalterako. Hil ere asko: Filipinas, Kuba, Ipar-Afrika… Zerga sisteman, justizian eta ekonomian ere sekulako aldaketak izan ziren, eta “berrokupazio” horren ondorioetako bat arantzelak izan ziren. Bailaren artean mendeetan barna josia zegoen merkataritza harremana, bat batean, kontrabandoa zeneta egunez eta astoz lagunduta egiten zena, gauez eta motxilaz egiten hasi behar izan ziren.

Kontrabandistak ez: merkatariak, nekazariak, langileak… Nahi dena, baina kontrabandistak ez. Kontrabandistak lurrak okupatu eta baliabide natural zein humanoak ustiatzen dituztenak dira, ez dozena erdi bat gauza bizkarrean eta gauez garraiatzeko beharra izan duen jende xumea. Muga bat ez zegoen tokian muga bat ezarri zutelako; guardia zibilek Ibardineko artzainari ez ziotelako Azkainaldera joaten utzi galdutako ardi baten bila.

Trebiñuko kontrabandistakTrebiñuko kontrabandistakIgande honetan Araba Euskaraz ospatuko da, Argantzunen, Trebiñun. Sos bilketa ikastola berri bat eraikitzeko da, eta bertan oraindik eskaini ezin duten Lehen Hezkuntza irakatsi. Kontua da Trebiñu mugaz inguratuta dagoela, Gaztelaren administraziopean, eta Gaztelak ez diela baimendu ikastola Trebiñuko lurretan eraikitzea. Horregatik, ikastola berria Sagastietan egongo da, Araba ofizialean, konderriarekin mugan.

Trebiñuko ikastolako haurrak irudikatu ditut, autobusera igo eta Sagastietarainoko joan etorrian, egunero. Agian, egun batean, guardia zibilak geldituko ditu bide bazterrean, ea “kontrabandorik” dakarten ikusteko, garuneko neurona artean, bihotzeko aortan edota mingaineko dastapapiletan: euskara izeneko lehengai debekatu eta arriskutsu bat.

Trebiñuko kontrabandistak

Greziara joango dira “Hesihes” kooperatibako kideak, errefuxiatu kanpalekuetan otorduak banatzera

Greziara joango dira “Hesihes” kooperatibako kideak, errefuxiatu kanpalekuetan otorduak banatzera

Hezkuntza-eredu alternatibo bat proposatzeko asmoz sortu zuten “Hesihes” kooperatiba Laudio ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasleek, errefuxiatu eta migranteekiko elkartasun-proiektu gisa. Proiektu horren bitartez, ikasgai ezberdinetako gaiak lantzen dituzte, hala nola ekonomia edo hizkuntza. Orain, Greziara joateko asmoa dute, errefuxiatuen kanpalekuetara bertara, Zaporeak proiektuarekin elkarlanean: kanpalekuetan sukaldeak montatu eta errefuxiatuei otorduak ematen dizkiete Zaporeak-ekoek. Laudioarrek 15.000 euro behar dituzte proiektua aurrera ateratzeko, bidaiez gain, elikagaiak ere eraman nahi dituztelako Greziara. Iratxe Letona “Hesihes” kooperatibako kidearekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

Proiektua laguntzeko, kontu korrontea sortu dute: ES45 3035 00 4525 0450081275

“Zoroetxea” -Mikel Ayllon-

“Zoroetxea” -Mikel Ayllon-

Ia ez dut akorduan noiz ekarri ninduten hona. Duela hiru bat urte-edo izango zen. Memoria bigunekoa nauzue, sentitzen dut, eta hemen emandako urte luzeek ez didate horretan mesederik egin. Horretan ere ez.

Nire neure kabuz etorri nintzen ateraino. Bai, badakit, ekarri nindutela esan berri dut, eta, akaso, kontraesana irudituko zitzaion baten bati. Bada, ez. Denek uste zuten hemen egon behar nuela. Esan ere egiten zuten. Hasieran haien artean, isilka-misilka. Gero, baita aurpegira ere, nire hobebeharrez ari zirelakoan. Denek begiratzen ninduten lekuz kanpo banengo bezala, denek esaten zuten ez nintzela normala, denek nahi ninduten haiengandik aparte, denentzako traba nintzen. Eta hona ekarri ninduten, nire oinez etorri banintzen ere.

Bizitzan ia beti iristen baikara, lehenago ala geroago, bidegurutze berera, atzera bueltarik izango ez duen hautuaren aurrera: zer nahi dugu izan, normalak… ala zoriontsuak? Dagoeneko ondo baino hobeto jakingo duzue zein bide hartu nuen nik. Eta non bukatu dudan. Ez baita erraza, erraza ez denez, normal nahi zaituen munduan zoriontsua izatea. Seguru zuek ere ohartuko zinetela horretaz, eta horregatik erabakiko zenutela normalak izatea.

Atzokoa izan da hemen eman dudan azken gaua. Ez dut batere lorik egin. Gaua nire puskak biltzen eman dudala kontatzea daukat, baina gezur galanta litzateke, ez bainuen nirekin ezer ekarri hona, eta ez baitut, denbora honetan guztian, ezer nire egin. Orain zer bide hartu behar dudan erabakitzeak kendu dit loa. Zer egin behar dudan zoroetxeko atea zeharkatu eta berehala. Medikuek esan didate kito, osatuta nagoela, eta, beraz, normala naizela berriro. Eta, aizue, pena ere ematen dit, behin normala izatea lortuta, kontrako norabideari heltzea.

Inor agurtu gabe alde egin dut goizean goiz. Neguaren antz handiegia duen uda honetako euriak eman dit ongi etorria, eta hemen hartu behar izan dut aterpe, autobusaren markesina batean. Eta hemen nago ordutik, autobusaren zain datorren, autobusera sartzen den eta autobusarekin batera errepidean behera desagertzen den jendearen aurpegietara begira-begira. Ea ez zaidan berehalakoan ahazten normala izatea zer den.

Baina ezin. Eserita nago oraindik. Hurrengo autobusera igoko naiz, esaten diot nire buruari. Baina hurrengo autobusa ere badator, inguruan pilatu zaidan jende guztia irensten du eta badoa, ni hemen utzita.

Halako batean burua jiratu eta iragarki bat ikusi dut markesinako kristalean itsatsita. “Pisukide bila gabiltza” dio izenburuak. “Telmo eta Labrit gara, eta hiru logelako pisua osatzeko norbaiten bila ari gara”. Eta azpian, telefono-zenbaki bat.

Etorri berri den autobusera igo naiz azkenik, eta ondoan eseri zaidan emakumeari telefonoa uzteko eskatu diot.

Mikel Ayllon

“Hotz guneak huts” -Iñaki Lazkano-

“Hotz guneak huts” -Iñaki Lazkano-

Txikitako oroitzapenak datozkit gogora tupustean, eta nola jendea gartzelara eramaten zuten diktaduraren aurka protesta egiteagatik, askatasuna eta duintasuna aldarrikatzeagatik. Horren ondorioz, gartzela zahar handiak txiki geratu ziren kaleko hotsak bertan espetxeratzeko, eta gartzela berri handiagoak egin zituzten; asko, ugari, nonnahi. Modernoak eta hotzak, praktikoak eta krudelak.

Eta horretan jarraitu dute beste 40 urtez, gartzelak egin eta egin, espetxeak bete eta bete.

Jakingo luke norbaitek kopuru zehatz bat ematen? Zenbat gartzela? Zenbat preso?

Kontatzeko lana hartu dut, eta 77 espetxe atera zaizkit….bakarrik Espainian!

Eta presoak?  Bada, antza denez 77.000 inguru dira.

Europako marka guztiak apurtzen ditu Espainiak, bai % kopuruari dagokionez, bai gartzela bakioitzean dauden preso kopuruari erreparatuta.

Baina larriena ez da hori, Espainia da gehien espetxeratzen duen herrialdea, esan nahi baita, norbait atxilotu, epaitu eta gehien espetxeratzen duen herrialdea dela Espainia. Eta estatitika horietan ez ditugu kontuan hartzen epaitu gabe, behin behinean, izaten dituzten milaka eta milaka akusatuak… Beraz, beste hainbat kontutan bezala, Espainia eredu eta ispilu, baina ez jarraitzeko, jakina.

Eta horretan pentsatzen ari nintzela ondoko albistea irakurri nuen ARGIA aldizkarian pasa den astean:

“Holandan erotu egin dira: presoak gutxitu eta espetxeak ixten ari dira”

Espainian edo Frantzian –Euskal Herria barne– presondegi berriak eraikitzen dituzten bitartean, Holandan atxilotuak %27 gutxitu dira 2011tik eta espetxe sobranteei alternatibak bilatzen dizkiete: batzuk itxi, beste batzuk etorkinentzako aterpetxe bihurtu eta beste batzuk atzerriko estatuei eskaini haien kondenatuak ostatatzeko alokairuan. Espetxe politikan ere alternatibak badiren seinale.

Herbeheretako Justizia ministroak jakinarazi du azken bost urteetan hango espetxeetako presoak gutxitu egin direla 15.170tik 11.005 arte, %27ko murrizketa.

Eta gu, bien bitartean, larunbatean, berriro ere, Iruñera joan beharko dugu, Altsasuko gazteei egin dietena, eta ezarri nahi dieten epai bidegabea salatzera.

Eta gu, anartean, hotz guneak huts geratzen direla amesten segiko dugu.

Iñaki Lazkano

Literatura | ZAPAteneo

Literatura | ZAPAteneo

Seguimos con nuestra sección de literatura como todos los jueves a las 12:00. Esta semana, hemos contado con la segunda colaboración de este curso de ZAPAteneo Kultur Elkartea.  Un proyecto contracultural, que cuenta con una “librería asociativa”; un espacio alternativo donde se pueden conseguir libros, fanzines, folletos, informes, CDs y otros materiales que, normalmente, no tienen difusión en la red comercial establecida. Un lugar donde encontrar todo lo publicado desde una realidad plural y crítica, desde una perspectiva autónoma y antiautoritaria, en diferentes campos (las luchas asamblearias, la crítica de la ciencia y la tecnología, feminismo y género, crítica de la burocracia, nuevas formas de acción política y filosófica, movimientos sociales).

Contamos de nuevo con la presencia de Jabitixin y de Mikel en los estudios. Hoy no nos van hablar de literatura sino que nos acercan al Encuentro Libro y Debate Antiautoritarios que tendrá lugar en el espacio ZAPAteneo,  el sábado 30 de junio y 1 de julio.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK ARABA

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK ARABA

El  20 de junio es el día del refugiado. Para este programa contamos con la entrevista a Janire y Aratz. Ellas forman parte del colectivo Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba que trabaja en defensa de los derechos humanos y nos hablan del trabajo y las reivindicaciones que se llevan a cabo desde esta organización.

Detienen a un vecino de Gasteiz y lo trasladan a un CIE de Barcelona

Detienen a un vecino de Gasteiz y lo trasladan a un CIE de Barcelona

El pasado domingo día 10 de junio la Policía Local detuvo a un vecino de Gasteiz y conocido en el Casco Viejo de la capital. Estos lo llevaron a la Policía Nacional y fue en la mañana del 12 de junio cuando lo trasladaron a un CIE -Centro de Internamiento de Extranjeros- de Barcelona.

Es por ello que las vecinas han comenzado a organizarse e hicieron una asamblea abierta el domingo 17 a las 19:00 de la tarde en el Gaztetxe de Gasteiz. Además, convocan una rueda de prensa el miércoles 20 a las 10:30 en el cantón San Marcos del Casco Viejo.  Llaman a difundir la convocatoria y animan a los diferentes agentes políticos, sociales y vecinales a acudir a las dos citas.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies