Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, pobreziaren aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Murrizketak gaitzetsi eta babes soziala bermatzeko neurriak exijitu dizkiote Eusko Jaurlaritzari.

Salatu dutenez, gero eta pobrezia gehiago dago eta “politika neoliberalak dira honen errudunak”. Emakumeek pairatzen duten diskriminazioa eta gazteen arteko  langabezia eta prekarietatea ere izan dituzte gogoan, pentsioak jopuntuan daudela gaitzetsiz.

Horretarako, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko aukera 23 urtetik 18 urtetara jaistea eskatu dute, erroldatuta egon beharreko denbora ere murriztua: hiru urtetik urte batera. Alokairu etxea lortzeko, berriz, eskubide subjetiboa eskatu dute eta larrialde sozialeko laguntzekin gertatu beharko lizatekeen bezala. 

Hau guztia lortzeko, Kalitatezko Babes Sistema Publiko eta Sozial baten aldeko Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dute: sinadura bilketa jarri dute martxan ekimen hau babesteko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies