AleaFM 2018-06-13

AleaFM 2018-06-13

Pil-pilean atalean, Fem Tour Truck Nazioarteko Festibalaren bigarren edizioari buruz hitz egin dugu, Ruben Castillejorekin. Ondoren, Andaluziaraino joan gara, Sevillatik Manu Bendala etorri zaigulako Mundutarrak Araban atalera Gasteizen eta Euskal Herrian dituen bizipenei buruz solastera. Hamaika Saltsa atalean, berriz, Gorka Basterretxea izan dugu gurekin, Gasteizen ireki berri duen Talka arte galeriari buruzko xehetasunak emateko.

Aurkezleak: Iban Albizu eta Jon Cadierno

Gure Esku Dago Gasteizek hedabideen “intentzionalitatea” salatu du

Gure Esku Dago Gasteizek hedabideen “intentzionalitatea” salatu du

Gure Esku Dagok Gasteizko tabernei “erreklamatutako” diru laguntzen inguruan zabaldu den informazioari erantzunez, mugimenduko kideek “gertatutakoa testuingurutik erabat ateratzen ari direla” salatu dute. Modu berean, euren kezka adierazi dute albiste honen atzean dagoen “intentzionalitatearen” aurrean

Ekainaren 10eko giza-katearen aurretik, gutun bat bidali zieten tabernari ezberdinei. Gutunean argi eta garbi adierazten da dinamikari laguntza ematea “guztiz borondatezkoa eta hautazkoa” dela, baina zenbait hedabidek ez dute hau jaso. “Norbait deseroso sentitu bada, barkamena eskatzen diogu, inondik inora ez baita hori izan ekimenaren sustatzaileen asmoa. Nolanahi ere, neurriak hartuko ditugu halako gaizki-ulerturik errepika ez dadin”, adierazi dute ohar batean.

Argitu dutenez, ez diote behin ere inori laguntza ekonomikorik eskatu: “Izen-emateen eta merchandisingaren bidez finantzatu da %100ean igandeko giza katea”. Kasu konkretu hau era deskoordinatuan kudeatu dela azaldu dute, “Euskal Herrian festak, ekitaldiak, eta ekimen ugari finantzatzeko erabili ohi den formula bat jarraituz, nahiz eta Gure Esku Dagok ez duen bide hau erabiltzen“.

Momentu hau aprobetxatu nahi izan dute beste behin ere azpimarratzeko herri mugimendu independiente eta autofinantzatua dela Gure Esku Dago.

Mendeku Itxuaren itzulera: euskal metalari egurra

Mendeku Itxuaren itzulera: euskal metalari egurra

Mendeku Itxua talde usurbildarra izan dugu gaur Kantoian. 5 urte inguru isilik pasa ostean bueltan datoz ostiral honetan, ekainak 15, Oñatiko gaztetxean eta ekainaren 30ean Usurbilgo frontoian kontzertuak eskaintzeko. Taldeari buruz solasten aritu gara Martin Larrañaga taldeko bateria-jolearekin.

Presente y pasado. Lo que “fue” como clave de lectura de lo que “es” (EXCAVAR EN TIEMPOS REVUELTOS S02 E30)

Presente y pasado. Lo que “fue” como clave de lectura de lo que “es” (EXCAVAR EN TIEMPOS REVUELTOS S02 E30)

Como arqueólogas, no podemos dejar de profundizar en el estudio y intentar ahondar en la comprensión de las dinámicas humanas. No podemos estudiar ningún elemento arqueológico como si fuera un producto fijo en el espacio y en el tiempo. Cuando hablamos de la humanidad, pasada y presente, no podemos prescindir de uno de los caracteres ancestrales del ser humano: migrar, mezclarse, compenetrar(se) con nuevas culturas y otras poblaciones.

La arqueología es, por ello, una potente herramienta para comprender los procesos migratorios del presente. En esta segunda temporada de Excavar en Tiempos Revueltos hemos abordado estos fenómenos. Ante la urgencia que nos imponen las 629 personas que este lunes se encontraban aún a bordo del Aquarius sin saber cuál sería su destino, pero también las miles que han intentado e intentan alcanzar las costas europeas a través del Mediterráneo, recuperamos una parte de esa “materialidad” que nuestro propio programa produce para abundar en esta visión crítica a la actualidad.

Kasakatxan 3.31:Colombia / 2 femmes en 2CV

Kasakatxan 3.31:Colombia / 2 femmes en 2CV

 

Javi Barrio, incansable trotamundos, acaba de regresar de un periplo por Colombia .Y se le ve en la cara que la cuna de la cumbia y el vallenato le ha calado hondo.Con él viajamos a un país que resurge de un pasado cuyo contexto le  impidió durante décadas dar a conocer el sinfín de tesoros que encierran sus fronteras.

 

 

Ana y Eva , creadoras del blog 2femmesen2cv. decidieron soltar lastre,  y soltaron el lastre de la alienación,  de la frustración , de la comodidad y de la queja . Sueltas las amarras,  y con las riendas de la vida firmes en sus manos, se embarcaron en una road movie  de veinte meses desde Europa a Oriente Medio a bordo de Thunder, un Citroën 2CV de 1983. Esta es una historia de amistad, de cadenas rotas y horizontes de libertad.

 

 

 

 

Kasakatxan 3.30: The Sleeping Land / Packraft como compañero de viaje

Kasakatxan 3.30: The Sleeping Land / Packraft como compañero de viaje

 

The Sleeping Land (La Tierra Dormida) es el trabajo documental en formato de vídeo que nos trae el fotógrafo y documentalista Alfons Rodríguez tras su paso por el  Festival Basquedok. Un viaje a Siberia a bordo del mítico tren, a través de dos continentes y diez mil kilómetros por la Rusia del siglo XXI.

 

 

El packraft es un compañero perfecto para  una forma autónoma de viajar Se trata de una embacación  a camino el rafting y el kayak.que permite descender rios y navegar por embalses y fiordos.A bordo de una de estas naos , Eduardo ha ha atravesado Escocia, parte de Finlandia e Islandia en expediciones en total autonomía.

 

Judstock: Judimendiko musika-taldeak sustatu eta festibal handien eredua iraultzeko tresna

Judstock: Judimendiko musika-taldeak sustatu eta festibal handien eredua iraultzeko tresna

Judimendiko bertako musika-taldeak sustatzeko asmoz, Judstock ekimena abiatu dute auzoan: musika-festibal handien ereduari aurre eginez, talde txiki eta anitzak bilduko dituzte ekainaren 21ean, Judimendiko jaien lehen egunean. Horrekin batera, ekainaren 14rako ere antolatu dituzte bestelako kontuak: 17:00etatik aurrera serigrafia-tailerra egingo dute Sumendi espazioan eta mahai-ingurua antolatu dute Kandela tabernan, 18:30ean, musika eta generoa hizpide hartuta. Pintxo-pote musikatua ere egingo dute auzoko tabernetan. Miren Esnaola, Aitor Rodriguez eta Jon Garcia antolakuntzako kideek eman dizkigute xehetasunak ARABA HIZPIDEn.

“Altsasuko aferako irakaspena” -Koldo Alzola-

“Altsasuko aferako irakaspena” -Koldo Alzola-

Edonori gerta zekiokeen. Herriko jaietan, ordu txikietan, betiko tabernan zaudela, mozkor ahobero kuadrilla bat sartu da edaritegiko pakea haustera, istiluaren beroaldian norbaitek bila zebiltzana eman die probokatzaileei -ala ez, hori ere probatzeke geratu da-. Eta, hara non, gerora jakin da istilu-sortzaileak kalez jantzitako guardia zibilak zirela, eta lan orduetatik kanpo zeudela… eta zorigaiztoko gau etiliko bateko pasadizo hutsala izan zitekeena, terrorismoagatiko salaketa bilakatu da, eta goizetik gauera zure bizitza pikutara doa. Gutxien espero duzunean asmo txarreko txapel oker bat zure bitzan gurutzatu eta etorkizuneko proiektuak, ametsak eta itxaropenak hankaz gora jar diezazkizuke. Badakizu ez dela bidezkoa, inondik inora, baina ezer gutxi egin daiteke zentzugabekeria horren aurrean gutxieneko berme demokratikoak ere betetzen ez diren porrot egindako estatu batean.

Badirudi kasketarako eskubidea baino ez zaigula geratzen. Hori, eta ondorengoentzat irakaspen bat ateratzea afera honetatik. Nik neuk behintzat oraindik aurrera ihes egingo dut, izurritetik bezala, bizitza izorratu diezadakeen edozein uniformedunengandik, uniformearen kolorea edozein delarik ere, lanean zein lanorduetatik kanpo dagoelarik ere. Ez diot inori emango bizitzan geratzen zaidana musutruk zapuzteko aukerarik. Eta seme-alabei ere gauza bera egiten irakatsiko diet. Ondoko atarian bizi den ertzainari aurpegira begiratu ere ez diot egingo, ez dezala inoiz interpretatu nere begirada mehatxugarri bezala. Eskolako patioan topatzen dudanari “egunon” ere ez diot esango, ez dezala somatu irain kutsurik nire agurrean. Baten bat espaloian gurutzatzen bazait, gaitz kutsakor batetik bezala egingo dut ihes ondoko espaloira, ez dezala pentsa asmo terroristez ibilbidea oztopatu nahi diodanik. Alkolemia kontrolean geldiarazten nauena ez dut adeitasunez agurtuko, ez dezala susmatu ironia ikuturik nire hitzetan. Ez naiz eurekin nahastuko, legen beltza bezala saihestuko ditut. Biziraupen sen hutsagatik, paria sozial bailiran tratatuko ditut, apestatuak bezala; haiek eta nire begirada, hitz, edo presentzia hutsarekin ezeroso sentiaraz ditzakedan euren inguruko guztiak ere. Bizitza bakarra dugu, eta bizitza da handiena, eta galtzea litzake galtzea dena.

Koldo Alzola

Herri Ekinaldi Legegilea abiatu du EHko Eskubide Sozialen Kartak, kalitatezko babes-sistema publikoaren alde

Herri Ekinaldi Legegilea abiatu du EHko Eskubide Sozialen Kartak, kalitatezko babes-sistema publikoaren alde

2008an, krisialdiaren ondorioz egindako murrizketak eta erreformak hasi zirenean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeari ekin zioten gizarte-arloko Euskal Herriko entitateek. Politika neoliberalak egin beharrean, bizitza erdigunean ipiniko dituzten politikak behar zirela aldarrikatu zuten orduan, baita burujabetzaren beharra ere. Orain, Herri Ekinaldi Legegilea abiatu dute Eusko Legebiltzarrean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta gutxieneko soldata parekatzeko, besteak beste: kalitatezko babes-sistema publikoa aldarrikatu nahi dute modu horretan. Horretarako, 10.000 sinadura behar dituzte, eta gaur ekin diote kanpainari, Legebiltzarreko atarian egin dute elkarretaratzearekin. Urtzi Ostolozaga EHko Eskubide Sozialen Kartako korrdinadorako kidearekin hitz egin dugu HIZPIDEAn.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies