Ekainaren 14ko manifestazioaz gain, hurrengo egunean, ekainaren 15ean, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gazteen gune bat antolatu dute Andra Mari Zuriaren plazan. Ia hamar orduz egongo dira bertan eta burrunbada, bazkaria, bizikleta martxa eta elkartasun argazkia egongo dira.

Egun bat lehenago, esan bezala, manifestazioa deitu du Ernai Gazte Antolakundeak: ostegunean, 20:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik. Deialdia gasteiztar guztiei zabaldu diote.

Mobilizazio hauek, besteak beste, larunbatean Iruñean egongo diren manifestazio nazionalerako beroketa lanak izango dira: Nafarroako hiriburura joateko autobus tiketak ohiko lekuetan daude salgai eta Txagorritxun eta Judimendin, adibidez, gazte autobusak antolatuko dituzte baina izena eman behar da egunotan.

Aiaraldean ere eskualde mailako manifestazioa egingo dute ostegunean Laudioko Lamuza plazatik abiatuta. Horretaz gain, mural margoketa egingo dute asteazkenean. Lautadan, manifestazioa ostiralean Agurainen.

Eta Gorbeialdean, hiru leku ezberdinetatik aterako da autobusa: Izarra (14:40), Murgia (14:50) eta Gopegi (15:00).

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies