Herri mugimendua eta drogak izenpean, solasaldia antolatu dute Gasteizko Txosnek larunbaterako, ekainaren 16rako. ‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’ saiakera publikatu zuen Aitor Aspuru kazetariarekin izango da hitzordua. Aspuruk Euskal Herrian drogaren inguruko eztabaidan izan diren aurrekariak aztertu ditu eta drogaren bilakaera historikoa eta kontsumoak kapitalismoarekin dituen loturak ere arakatu ditu Aiaraldekoak.

Behar baino gutxiagotan lantzen dugun eztabaida arantzatsua hau hauspotzeko, bost ikuspegi ezberdin jarriko dituzte mahaiaren gainean: emakumeak, gazteak, komunikazioa, nazioartea eta musika. 11:00etan izango da hitzordua, Rafa plazan, Gasteizko Gaztetxearen kanpoaldean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies