Milaka lagunek eman diote eskua eta zapia elkarri erabakitzeko eskubidearen alde, Gasteizko eta Arabako kilometro guztiak betez. Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak Altsasuko herria, emakumeak eta pentsionistak izan ditu gogoan eta Gure Esku Dagok 2019a urte garrantzitsua izango dela adierazi du.

12:00etan puntual eta zapiak edo eskuak lagun, Donostia eta Gasteiz lotu ditu Gure Esku Dagok antolatutako giza-kateak. 5.000 bolondres inguru, 70 kilometro baino gehiago Araban -202 guztira-, 1.000 autobus, Europako 100 telebista eta 175.000 lagun, antolakuntzaren arabera.

Gasteizko azken metroetan pentsionistek -Andra Maria Zuriaren plazan- eta Mugimendu Feministak -Kutxi kalean- izan dute protagonismoa. Azken metroa, Aroa Arrizubietak hartu du, Eusko Legebiltzarrean bertan. Bertsolari gazteak emakumeak, Altsasuko herria eta pentsionistak izan ditu gogoan haren bertsoetan: esperientziatik abiatuta, esperantzarako bidea irekitzen dela aldarrikatu du. 

Bertan, Gure Esku Dagoko kideek hartu dute hitza, Herritarron Ituna eskuz-esku iritsi ostean. Jone Amonarrizen esanetan, “elkarrekin herri honen etorkizun politikoa erabaki nahi eta behar dugu”. Gaineratu duenez, “jauzi handi bat egin dugu gaur. Ez diogu beldurrik askatasunari“.

Etorkizunera begira

“Erabakitzeko eskubidearen egikaritzea giltza izango da hurrengo aroan”. Epe luzerako bizikidetza bermatzeko gako garrantzitsuak izan dira hurrengo urteak antolatzaileen esanetan. Zentzu honetan, erronka bikoitza dutela adierazi dute: “Gure lurraldeetan esparru demokratiko sendo bat eraikitzea eta, aldi berean, burujabe erabaki ahal izateko baldintzak sortzea”. 2019. urtean jarriko dituzte indarrak orain.

Argazki galeria oso hemen

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies