Altsasuko gazteen aurkako sententziari erantzun zabala

Altsasuko gazteen aurkako sententziari erantzun zabala

Altsasuko gazteen aurkako sententzia salatu dute ekainaren 4an Gasteizen, Altsasukoak Aske Gasteiz dinamikak deituta.

Elkarretaratzean, zortzi gazteen aurkako kartzela-zigor altuak salatu dituzte. 79 urteko espetxe zigorra guztira, nahiz eta terrorismo delitua alboratu: 13 urte Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi, 12 urte Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari 9 urteko zigorrak, eta Ainara Urkijori 2 urteko zigorra.

Egun bat beranduago, ekainaren 5eko goizean, Guardia Zibilak kalean zeuden gazteak atxilotu ditu Altsasun bertan.

Ekainaren 16an Iruñean deitu duten manifestazio nazionalera joateko deiarekin amaitu dute bilkura. Datozen egunetan manifestazioaren xehetasun gehiago emango dituzte eta bertaratzeko baliabideak jarriko dituzte Araban ere bai.

Argazkiak | Hala Klik

No Hay Pasado 1 x 24 | 40 de mayo

No Hay Pasado 1 x 24 | 40 de mayo

Vigesimocuarto programa, seguimos descubriendo cosas, y las que quedan…

El guiño local nos lleva hasta Nafarroa para escuchar el álbum debut de los Rotten XIII con el que están cosechando un considerable éxito. Parada casi obligatoria en Cataluña (empieza a ser habitual en NHP), esta vez lo hacemos para escuchar a The Fox 196.

Sonarán algunas bandas del estado frances como Les Sales Majestes o Directors Cut entre otras. Viaje express a américa del norte para escuchar Daggermouth y terminar con la efeméride del War on Errorism , disco ya mítico que cumple 15 años.

La banda Marmozets. Foto: facebook del grupo.

El descubrimiento de la semana nos lleva hasta la localidad de Bengley en Gran Bretaña, ya que allí tienen su base las Marmozets. Otro grupo que añadimos a la carpeta de bailables que molan, y que se unen a Tokyo Taboo, WAAX y Ecca Vandal.

 

Playlist:

1.- Roten XIII: Madelman

2.- The Fox 196: Mis Demonios

3.- Senses Fail: Elevator to the Gallows

4.- Directors Cut: Another Round

5.- Directors Cut: The only way out

6.- Daggermouth: Hit em high, hit em low, Don Flamingo

7.- Les Sales Majestes: Oyez camarades

8.- Les Sales Majestes: No futur

9.- Marmozets: Play

10.- Turnstile: Come back for more

11.- Truckks: Savoir au 7 20 12

12.- Truckks: Se depeche

13.- NOFX: The idiots are taking over

14.- NOFX: Mediocore

 

No Hay Pasado es una hora de música única y exclusivamente publicada en el siglo XXI, tomando el punk-rock como eje central y buscando los grupos más recónditos del planeta.

ZURIA BELTZEZ – 339 – lainoak itzaltzen

ZURIA BELTZEZ – 339 – lainoak itzaltzen

Soinu ilun argitsuak entzuteko sesio berri bat jorratu dugu. Gaurkoan (aspaldiko partez) elkarlanean izan ditugu irratsaio hau osatzen duten Maluta eta Kobalski bikotea. Bion artean, musika popularretako hainbat bazter bisitatu ditugu. Programa honetan pintxatu ditugunen artean, blues lohitsua, R&B kexatia, Lou Reed-en country bertsio bat, pop psikodelikoa, garage-rock itzaltsua, funk-soul argitsua, soul sofistikatua, funk sakona, brasildar doinu arinak eta ska kanta alai dantzagarri pare bat. 1+1=3!

0- The Senior Service – Hide & seek 1- Howlin’ Wolf – Poor boy 2- Mamie Perry – Lament 3- Union Avenue – Walk on the wild side 4- Michael Rault – Out of the light 5- The Jackets – Wasting my time 6- Bardo Martinez & The Soul Investigators – Bad education 7- Coke Escovedo – I wouldn’t change a thing 8- Delores Ealy & the Kenyattas with Jimmy Liggins – Honey dripper 9- The Montclairs – Hung up on your love 10- Coisa Nossa feat. Salome de Bahia – Procurando o caminho 11- Antonio Carlos e Jocafi – Kabaluere 12- The Oldians – Go find your own way 13- The Cabrians & Fermin Muguruza – Welcome to Turistan

“En Euskal Herria faltan asociaciones formadas exclusivamente por personas con sufrimiento psíquico”

“En Euskal Herria faltan asociaciones formadas exclusivamente por personas con sufrimiento psíquico”

El pasado 20 de mayo fue el Día del Orgullo Loco, este año bajo el lema “El orgullo lo cura”. Compañerxs de la Fundación Betigizartean (Ana Peris, Lucas López,  Julián Moreno, Ángel Fernández de Landa, Ander Díaz de Jungitu) se acercaron a los estudio de Hala Bedi Irratia para hablarnos de su experiencia en torno a la organización de ese día  y de la jornada en sí. Aprovechando su visita tratamos otros temas como el estigma, la soledad, el aislamiento, las contenciones y como no; la sobremedicación. Para terminar presentándonos una nueva propuesta en construcción: desorekatu, un espacio conformado por personas con sufrimiento psíquico en primera persona.

“Esau-ren istorioak” -Josean Bueno-

“Esau-ren istorioak” -Josean Bueno-

Argazkia: naiz.eus

Lagun batek askotan aipatzen zigun EAJ katuak bezalakoa dela, zutik erortzen dela, berdin dio nondik eta nola, beti onik ateratzen dela. Baliteke horrela izatea, ez dakit. Batez ere, hori pentsa daiteke aurreko astean ikusitakoaren arabera.

Jaun eta jabe ibili dira jeltzaleak, ez Euskal Herriko politikan, Espainiakoan baizik. Haiek eman diete OK-a Espainiako aurrekontuei eta haiek baimendu dute, egun gutxiren buruan, presidentearen aldaketa. Kasu batean PPri mesedea eginez, beste kasuan PPren Rajoy presidentearen aurka joz.

Bidean hainbat kalte ere eragin dute. Emandako hitza jan eta Kataluniako jendeari mesprezu galanta egin diote 155 artikulua indarrean jarraitzen duen  bitartean PPren aurrekontuak onartzen. Kataluniako indar soberanistekiko elkartasunari ostiko ederra eman diote.

Biblian kontatzen da Esauk anaiari bere eskubideak saldu zizkiola dilista platerkada baten truke. Esau oinordekoa zen, premua, baina ehiza lanetik bueltan, gose eta neke-neke eginda, dilistak onartu zizkion Jakob anaiari oinordekotzagatik zegozkien eskubideekin trukatuz. EAJ ehizatik jota datorren esaterik ez daukat, baina bai dilistazalea dela: horrela ibili da azken hamarkadetan, sos, transferentzia, inbertsio … batzuen truke printzipioak eta eskubideak salduz.

Kontua da orain PPk mehatxua egin duela: Senatuan duen gehiengo absolutua baliatuz, eta aurrekontuei emendakinak eginez, EAJrekin adostutakoari buelta eman diezaioke. Orduan jeltzaleak lotsagorrituta eta dilistarik gabe geratuko lirateke. Ikusiko da, baina baliteke beti zutik erortzen zen katua hemendik gutxira ez hain dotore erortzen ikustea. Epe motzeko politikak honelakorik ekar lezake; denetarik ikusi dugu, adibidez, aurreko astean.

Batzuek oso printzipio malguak dituzte. Hain malguak dira ezen edozertara moldatzeko gauza diruditen. Eta ez doakie, momentuz, gaizki. Besteoi, aldiz, gaizki samar doakigu. Galdetu katalanei.

Josean Bueno Saez de Albeniz

Tres militantes del PNV imputados por corrupción recibieron 170.000 euros en indemnizaciones por “despido improcedente”

Tres militantes del PNV imputados por corrupción recibieron 170.000 euros en indemnizaciones por “despido improcedente”

En mitad del juicio por el ‘Caso De Miguel’, seguimos conociendo más entresijos de la trama más corrupta de Araba. Alfredo De Miguel cobró 22.190 euros, Aitor Tellería percibió 22.190 euros y el caso más llamativo es el del expresidente de la red de parques tecnológicos, Julían Sánchez, que se hizo con un talón de 128.692 euros.

Sentencia sobre la indemnización de Aitor Tellería

A comienzos de marzo fue una de las semanas claves del juicio por el ‘Caso de Miguel’. El listón de exigencia para la testigo fue muy alto, por no decir desproporcionado. Una testigo que también ha denunciado la presión mediática sobre el caso, como ella misma afirmó durante la sesión. Es consciente de la posibilidad de terminar siendo ella quien sea juzgada por la opinión pública, y que no se analice lo que dice, lo que está aportando.

Mientras que el juicio está en su ecuador, conocemos más detalles de las personas acusadas. En este caso, destacamos tres: Alfredo De Miguel, Aitor Tellería y Julían Sánchez Alegría. Destaca el último, el expresidente de la red de parques tecnológicos, quien recibió un talón con un total de 128.692 euros como indemnización por despido improcedente.

El principal imputado, Alfredo De Miguel, recibió una indemnización de 22.190 euros en concepto de despido improcedente de su cargo en Sprilur. Terminó siendo recolocado en otra sociedad pública. De Miguel está imputado por un total de 27 delitos: asociación ilícita, blanqueo de capitales, fraude en la contratación, prevaricación, cohecho, coacciones, falsedad documental, malversación continuada de caudales públicos, tráfico de influencias… La Fiscalía solicita un total de 54 años de prisión para él.

El exmiembro de la ejecutiva del PNV alavés, Aitor Tellería, percibió 22.190 euros en concepto de indemnización por despido improcedente de su cargo en CEIA cuando Patxi López se incorporó a Lehendakaritza. La Fiscalía solicita para él 32 años de cárcel por motivos parecidos a los del “cabecilla” de la trama: blanqueo de capitales, fraude en la contratación,  prevaricación, cohecho, coacciones…

Al igual que con el anterior y con Patxi López en la Lehendakaritza, el expresidente de la red de parques tecnológicos Julían Sánchez, se hizo con un talón de 128.692 euros en concepto de indemnización por despido improcedente. Es uno de los imputados a los que más años de prisión solicitan: 17 años por asociación ilícita, fraude en la contratación, prevaricación, cohecho y coacciones.

Ranking indemnizaciones

Algunas de estas indemnizaciones podrían ser incluidas en el “top”. SPRI, Sociedad para la Transformación Competitiva, tuvo que indemnizar a Juan José Duque con 284.667 euros ya que en base a diferentes informes jurídico-laborales se estimó que estos trabajdores mantenían una relación laboral ordinaria con la sociedad, por lo que la indemnización se calcula en base a un despido laboral de carácter improcedente. Esta situación fue objeto de apertura de diligencias por parte el Tribunal de Cuentas del Estado, que, finalmente, en base a las alegaciones presentadas, archivó el expediente. 

O es el caso de Leire Madariaga, actual directora de relaciones exteriores del Gobierno Vasco, que, alegando los mismos motivos de Duque, recibió por parte de SPRI un total de 41.860 euros en indemnizaciones. 

Tampoco quiso evitar las indemnizaciones el actual presidente del EBB: Andoni Ortuzar. EiTB le abonó un total de 18.407 euros al abandonar la cadena pública.


*Este artículo ha sido posible gracias a la colaboración de Hala Bedi y el periodista de investigación Ahoztar Zelaieta.

Almendralejo eta Gasteizen arteko senidetzeari azken bultzada eman dio Gasteizko Udalak

Almendralejo eta Gasteizen arteko senidetzeari azken bultzada eman dio Gasteizko Udalak

Almendralejoko herriarekin senidetzeko azken pausua eman berri du Gasteizko Udalak eta gaur onartuko du erabakia bozketa bidez udalbatzak. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez jai giroan ospatzea da asmoa, eta horretarako, Blusa eta nesken egunean egitarau berezia antolatu nahi dute. Horrela, lehendik ere luzea zen zerrendara gehituko da (Kutaisi, Anguleme, La Güera, Kogo, Victoria-Brazil, Victoria-EEBB eta Anaheim) Badajozeko (Espainia) hiribildua.

“La Almendra de Oro” kanpaina turistikoaren aurkezpen ekitaldian eman du berria Gasteizko alkate Gorka Urtaranek: “Kitto baratxuri usaina; munduari irekia dagoen hiria da gurea”. Blusa eta nesken komisioarekin eta Federazioarekin negoziazio betean murgilduta daudela ere azaldu dute auzapezaren komunikazio taldetik; “Uztailaren 25eko jaieguna errotik irauli eta mundu osoko begiradak erakarri nahi ditugu gure hiriburu artifizialera”.

Bide horretan, iraganean egindako akatsetatik ikasteko prest azaldu da alkatea. ” Sekulako eskrache-a jasan nuen Santiago egunerko iazko pilota partidan eta nolabait aldatu beharra zegoen hori. Frontoiaren atzekaldean zegoen errekaleorreko hippierradikal koadrilak ez zidan arnasik eman partida osoan eta ezin dugu irudi hori proiektatu nazioartean!”. Eraberean, pasa den urteko geratera tamalgarrien harira alkateari bere babes osoa azaldu nahi izan dio Endika Saez de Adana, komisioko eledunak eta kazeta honi egindako adierazpenetan gaineratu du jaiak ez direla politizatu behar.

Urte osoan egosten joandako lana da gaurkoan jendarteratu nahi izan dutena; egitarau osoa antolatu dute, baina ekimen guztietan nagusiena “Basque Ore Day” bezala bataiatu dute. Gorka Urtaranek “Coaching” ikastaro batetik atera berritan El Correo Español y El Pueblo Vascori adierazi dionez, defentsarik onena atake on bat da. Hori dela eta; Urtaran Karapan leloari buelta eman nahian ekimen berria jarri nahi du abian. Horretarako, Guiness errekorren liburuko tortillaren arrakastari segiz talo herrikoi erraldoia egitea da asmoa; ore amarekin egina eta Gorka Urtaran beraren aurpegia marraztua duena!

Gutxieneko partaidetza bermatzeko, Otazuko garia erabiliz egindako Ore Amarekin eta Gordoako zerrikiekin egindako txoripanak banatuko dizkiete bertaraturiko herritarrei eta Okinako garagarrarekin ondutako zerbeza mozkorkerian dabiltza blusa eta neskei eskainiko zaie prezio “popularretan”.

Gasteiz zezenketarik gabeko hiri izendatzearekin batera, zezen plazako olé eta lerele guztiak “Ore, ore, ore… Urtaran Lehendakari!” bilakatu nahi dituzte honela. Gainera, Cafes La Brasileña, La Vitoriana eta Artepan ere oso pozik agertu dira egitasmoarekin Gasteizko gozogintza industriari bultzada handia eman eta Arabako hiriburua mapan kokatuko duelakoan. “4.0 industriaren garaiotan ez dugu ahaztu behar nondik gatozen”. Eraberean, Francisco Askigoxo Hizkuntza Politikarako Sailburuorde ohiak ere ez du aukera hau galdu nahi izan eta “Orea eta oreka. Epelkeriaren artea” poesia errezitaldia eskainiko du Zurbanoko hondartzan.

Areago, muinoko lau kaleetatik haratago lautada osora zabaldu nahi dute ospakizuna. Horretarako, BBK Live eta Pasaiako Itsas Festibala eredu hartuta, Hermione fragata ekarriko dute Urrunagako pantanora, Forondako aireportua 24 orduz irikiko dute eta AHTaren sarbide berria Zabalganako Metro geltokiarekin lotuko dute. Egunari amaiera emateko “Patrulla Aguila”-ren erakustaldia aurkezteko asmoa ere badago, baina azken datu hori baieztatzeko dago oraindik, Andoni Ortuzarren baimena eta Araba Buru Batzarraren onespena behar baitu alkate jaunak erabaki garrantzitsu hori hartu ahal izateko.

Iruñeatik Javier Esparzak ere esker oneko hitzak izan ditu antolatzaileentzat: “Ez gaude euskararen aurka, euskaldunen aurka baizik. Trebiñun nunca se ha hablado vascuence eta trebiñu trebiñuarrek nahi dutena izango da; petilla de aragon bezalaxe”.

Amaitzeko zenbait ohar luzatu nahi izan dituzte antolakuntzatik:
-Egitarau guztia ingles hutsean izango da eta “The pillars of the Earth” liburuaren aleak banatuko dira egunean zehar.
-Partaidetza dohakoa izango da, baina bertaratzen diren guztiei DNIa (EHNA ez da onartuko) aurkeztea eta ADN lagin bana eskatuko zaie. Guztion hobebeharrez.
-Zelai Nicolas eta Angel Oiarbide izango dira “speaker”-ak egun osoan zehar.
-Egunean zehar “vasco” jantzia soinean eramateko deia luzatu zaie “vitorian@s de pro” guztiei.

*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua

 

“Euskal literatura munduratzeko ontzat ematen da gaztelaniatik pasatu beharra”

“Euskal literatura munduratzeko ontzat ematen da gaztelaniatik pasatu beharra”

Hiru faktorek hartaratuta ekin omen zion Garazi Arrulak Euskal Herriko autoitzulpen praktikak ikertzeari: batetik, gero eta euskal idazle gehiago hasiak zirelako beren lanak gaztelaniara edo frantsesera itzultzen; bestetik, gure egoera soziolinguistikoak kezka eragiten ziolako; eta azkenik, literatura maite duelako. Autoitzulpena irakurri eta zalantza piztu bazaizu, google translator-az edo zertaz ari ote garen, hauxe duzu irakurgai aproposa.

Argia.eus bidez | Danele Sarriugarte

Argazkiak: Dani Blanco

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987)

Magisteritza eta itzulpengintza ikasia, Euskal Herriko autoitzulpenaren inguruko doktore-tesia aurkeztu berri du, Ibon Uribarri Zenekortaren zuzendaritzapean. Besteak beste, Amélie Nothomb eta Anaïs Nin-enak ekarri ditu euskarara, eta iragan urrian argitaratu zuen estreinako ipuin-liburua: Gu orduko hauek (Txalaparta). Orain, langabezian dago.

Oraintxe bukatu duzu tesia: “Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian”. Zer da autoitzulpena, ordea?

Autoitzulpena da, grosso modo esanda, nork bere diskurtsoa, aurrez dagoen testu bat, izan ahozkoa izan idatzizkoa, beste hizkuntza, dialekto edo hizkuntza-aldaera batean ematea.

Eta zer aztertu duzu?

Alde batetik bere zabalean aztertu dut autoitzulpena, praktika modura, euskaldunok egunerokoan egiten dugun jardun zabaldu modura. Beste alde batetik, literatura hartu dut oinarritzat eta aztertu dut beren obra erdararen batera itzuli duten euskal idazleek zer diskurtso duten praktikarekiko eta beren testuak itzultzean nola jokatzen duten.

Nola aztertu duzu hori?

Hasteko, aukeratu dut hamar idazleren obra bana: Aurelia Arkotxaren Septentrio, Itxaro Bordaren %100 Basque, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa, Unai Elorriagaren SPrako tranbia, Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan, Karmele Jaioren Amaren eskuak, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat, Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur, Ixiar Rozasen Negutegia eta Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria.

Zergatik hamar horiek?

Lehen azterketa denez, nahi nuen ahal zen heinean Euskal Herriko autoitzulpena bere zabalean hartu. Hamar hauek garaikideak dira, prosazkoak, eta Euskal Herriko geografia guztiaren adierazle. Adibidez generoaren aldetik ez da errealitatearen isla, zeren emakume gehiago hautatu dut gizonak baino, baina hori nahita egin dut. Oro har lagin askotarikoa eta errepresentatiboa da.

Eta behin horiek hautatuta?

Hamar obra horien hamalau autoitzulpen hartu ditut –hamarretik lau obrak bina autoitzulpen dituzte, bata Euskal Herrian argitaratua eta bestea Euskal Herritik kanpo–. Euskarazkoak eta itzulpenak alderatu ditut, eta horretarako bi gauzari begiratu diot: alde batetik, begiratu dut nola eman diren nazio identitateari loturiko kultur erreferentziak, adibidez nola itzuli diren euskalduneuskal edo Euskal Herria terminoak, betiere kontestua kontuan hartuz. Gero, aztertu dut nola aipatzen diren beste hizkuntzak euskarazko testuetan eta nola aipatzen den euskara erdarazkoetan, eta halako ondorio batzuk atera ditut.Tesi batean ezin dira 24 testu xehe-xehe aztertu, orduan aukeraketa hori egin dut nahiko adierazgarria izanen zelakoan.

Hasieran bazenuen susmoa, autoitzulpen literarioa ez zela bazterreko edo salbuespenezko praktika. Susmoa berretsi duzu.

Katalogoa osatzea izan da tesiaren atal handi bat. Elizabete Manterolak egin zuen Euskal Literatura Itzuliaren katalogotik abiatu naiz. Hor sartzen ziren euskaratik egindako itzulpen guztiak: beste batek egindakoak, kolaborazioan egindakoak eta autoitzulpenak. Nik autoitzulpenen zerrenda eguneratu eta osatu dut, oinarri bat eta ikuspegi orokor bat izateko. Katalogoari esker ikusi da autoitzulpena oso jardun zabaldua dela gure txikian, zeren 2015era arte, bildu ditut 325 izenburu eta 125 autoitzultzaile: alegia, egile batek baino gehiagok bere obra bat baino gehiago autoitzuli du.

Emango zenituzke produkzio horren ezaugarri orokor batzuk?

Genero aldetik gehien-gehien haur eta gazte literatura autoitzultzen da eta esan dezakegu arrazoietako bat izan daitekeela estatuko argitaletxeek akordioak dituztela beren artean. Hamar liburutik zortzi gaztelaniara autoitzuli dira. Desoreka handia da, beraz, frantsesaren eta gaztelaniaren artean. Edizio elebidunei edo eleaniztunei begiratuta, hizkuntza nagusien arteko aldea txikitzen da zertxobait. Beste datu esanguratsu bat, hauxe: autoitzulpen gehienak, erdia baino gehiago, Euskal Herrian kaleratu dira. Kronologiari begiratuta, azken hiru hamarkadetan argitaratu da autoitzulpen gehien.

Autoitzulpena itzulpena dela diozu. Kontrakoa uste al da?

Bai. Autoitzulpenetan, editoreek, prentsak eta autoreek barra-barra esaten dute erdarazkoa itzulpena ez baizik bertsioa dela, edo egokitzapena, edo berridazketa… Hori justifikatzeko, beti esaten dute moldaketak egin dizkiotela testuari, baina halakoak ez dira soilik itzulpenetan gertatzen; esate batera, berrargitalpenak ere aprobetxatzen dituzte autoreek aldaketak sartzeko, Mikel Ayerbe ikertzaileak egiaztatu duenez.

Gainera, itzulpen-jardunak berak moldaketak dakartza nahitaez. Funtzionalismoak erakutsi duenez, itzulpengintzan joera dago testua helburu den kulturari edo irakurleari egokitzeko, nahiz eta literaturan ez den hain agerikoa, egiletasunak balio sinboliko handia daukalako. Nahiko funtsgabea da autoitzulpenak itzulpenak direla ukatzea, zer eta moldaketak egin zaizkiola argudiatuz. Horren atzean zera dago, itzulpena hitzez hitzezkoa delako ustea. Iruditzen zait ezezagutza dagoela arrazoiketa horren atzean; horregatik bilatzen dira beste termino batzuk.

Badaude bestelako faktoreak ere, noski: komertzialki komenigarriagoa da esatea autoitzulpena bigarren original bat dela, edo erdarazko bertsio bat, itzulpena dela esatea baino. Sistema espainolak, adibidez, nahiago ditu autoitzulpenak, alde batetik errentagarriagoak direlako, baina baita logika jakin bati erantzuten diolako ere.

Zer logika da hori?

Alde batetik, itzulpenak kutsu negatiboa du oraindik ere, eta are gehiago euskara tarteko denean, badirudi zalantza gehiago pizten duela. Bestetik, badago asimilazio nahi bat. Espainiako literatur sistemak badauka indar zentripetu bat eta nahi du hizkuntza periferikoetan sortzen diren obrak hizkuntza hegemonikora ekartzea eta ahal dela autoitzulpenaren bidez egitea, izan dadin bigarren original bat eta funtzionatu dezan jatorrizko bat bezala. Asimilazio orok dakartzan arriskuak dakartza horrek, eta edukiaren esku geratzen da maiz euskal identitatea adieraztea edo ez. Alde horretatik, tesian iradokitzen dut euskal sistemak erreproduzitzen duela Espainiaren indar zentripetu hori. Diru publikoz bultzatzen da autoitzulpena, dela sariketetan aparteko kopuru bat itzulpenari emanez, dela aleak erosiz, dela beken bidez. Beharbada itzulpenerako beste bide eta modu batzuk sustatu ahalko lirateke, hizkuntza gutxituen artekoa, adibidez; egun, ontzat ematen da, munduratzeko, gaztelaniatik pasatu beharra.

Frantziar sistemak ere hala egiten al du?

Ez, eta horrek ez du esan nahi hoberako denik, zeren behintzat Espainiak asimilatu nahi du, aitortzen du badagoela euskal literatura bat, berean integratu nahi duena; aldiz, frantziar estatuan itzulpenek beti bete dute oso leku periferikoa, eta hizkuntza gutxituak ez dira aitortzen, badago mespretxu handiagoa. Oso adierazgarria da zer euskarazko liburu gutxi dauden frantsesera itzulita.

Badago ez autoitzultzea erabaki duen autorerik.

Bai, eta gure kontestuak autoitzultzeko baldintza guztiak ematen ditu, beraz oso esanguratsua iruditzen zait hautu hori. Badago deserosotzat duena bai autoitzulpena bai itzulpena bera, adibidez Joxe Azurmendi. Hark hizkuntzatik eta kulturatik ulertzen du nazio eraikuntza, mundu euskaldunari eskaini nahi dizkio bere testuak, eta beraz testuinguru horretan ulertzen ahal dugu haren erabakia, ados egon zein ez. Bestetik, Uxue Alberdik adibidez esan du literarioki euskal idazletzat duela bere burua eta ez dela eroso sentitzen erdaraz idazten, nahiz eta eskaini dioten. Ez du ukatzen, hala ere, beraren lanak beste norbaitek itzultzea. Edonola ere, gehiago dira autoitzuli dutenen adierazpenak, autoitzuli ez dutenenak baino.

Autoitzuli dutenek zergatik autoitzuli dute?

Alde batetik ikusten ahal ditugu motibazio pertsonalak, adibidez norberaren lana beste hizkuntza batean garatzeko gogoa. Beste motibazio pertsonal bat izan daiteke obraren autoretzari edo kontrolari eutsi nahia; nahiko kontrol dudazkoa da, baina tira. Eta horri lotuta mesfidantza itzultzailearekiko. Baina beste testuinguru batzuetan ere atera da hori dena, ez da gurea esklusiboa. Badaude kanpo faktoreak ere, nahiz eta pertsonala eta kanpokoa beti dauden loturik, baina kanpokotzat jotzen ahal dira “itzultzaile falta” –nahiz eta geroz eta gehiago dauden beste hizkuntzetara ere–, dirua, denbora… Profesionalizazioarekin ere lotura du: horretaz bizi nahi bada, gehienetan, ez da beste biderik.

Zergatik diozu kontrola dudazkoa dela?

Badirudi zilegitasun handiagoa ematen zaiela autoreei, badirudi haiek sortu dutenez obra haiek izanen direla aproposenak obra hori itzultzeko, haiek dakitelako zer esan duten. Nik beti esan dut haiek dakitela zer esan nahi zuten, gero beste gauza bat da zer geratu den paperean. Bestalde kontrol hori mugatua da ikusi dugulako zer gauza eskatu dizkieten autoreei. Adibidez, Uxue Alberdik kontatu du nola Alfaguarak eskaini zion [Aulki jokoa] autoitzultzea, baina eskatu zioten liburua mozteko eta egokitzeko erdal publikora eta erdal sistema literarioko orduko joeretara. Ez zuen egin. Azkenean, gaztelaniazkoa euskal argitaletxe batek atera zuen, Miren Agur Meabek itzulita.

Zeuk ipuin-liburu bat argitaratu zenuen iaz. Autoitzuliko zenuke?

Ez. Esan nahiko nuke jarrera politiko bat dela, baina ez da hori hutsean, zeren ez daukat hain landua hizkera literarioa gaztelaniaz, eta horretaz gainera iruditzen zait gaur egun badaudela itzultzaileak hori egiteko. Bestalde, halako azterketa bat eginda eta ikusita sistemen arteko mendekotasunak, asimetriak eta abarrak, ez dut parte hartu nahi joko horretan.

Autoitzuliz gero beti izango gara mendeko?

Hizkuntzaren egoera soziolinguistikoak eragina du autoitzulpen eta itzulpen jardunean. Adibide bat jartzearren: ez da gauza bera frantsesaren eta ingelesaren artean itzultzea Europan ala Quebecen. Ez dauzka inplikazio berak inondik inora eta horregatik diot hizkuntzen arteko asimetria kontuan hartu behar dela, eta gurea bezalako kultura eleaniztun, periferiko eta mugakide baten konplexutasun horiek guztiak ezinbestean hartu behar direla aintzat autoitzulpen edo itzulpen jarduna ikertzean. Ez nago euskaratik itzultzearen kontra, uste dut euskaratik itzuli behar dela, argi eta garbi, eta hori bultzatu, baina betiere kontuan hartuz nola egiten den, eta asimilazio horretan erori gabe, hain zuzen ere oso erraza delako hor erortzea. Azken batean, euskal literaturan sistematikoki autoitzultzen da hizkuntza subordinatutik hegemonikora, eta ez alderantziz.

Nola egin dakioke aurre asimilazio nahi horri?

Diskurtso mailan posizionatu zaitezke. Argi esaten baduzu erdarazko hori itzulpena dela, horrek adierazten du aurrez badagoela beste testu bat eta beste kontestu eta hizkuntza batean sortu dela, horrek dakartzan inplikazio eta konnotazio guztiekin. Bertsioa edo berridazketa dela esaten baduzu, ordea, jakina badagoena sorburu-testu bat, baina beti hartuko du hizkuntza hegemonikoan dagoen horrek maila goragoko bat, ez bakarrik euskararen kasuan, beste egoera asimetriko guztietan berdin, zeren dena delako moldaketa horiek ez dira sekula atzera itzultzen euskarara edo, oro har, hizkuntza subordinatura.

Gero, testuan bertan posizionatu zaitezke. Miren Agur Meabek, adibidez, glosario bat sartu zuen Un ojo de cristal-en amaieran. Hori posizionatze bat da, oso argi uzten du erdarazkoa itzulpen bat dela. Kultur trasbasea oso nabarmena da, zeren egia esan glosarioan agertzen diren hitz horiek ez dira hain espezifikoak, eta itxuraz ez zegoen beharrik halakorik egiteko. Ez dut esanen goazen orain denok glosarioak egitera, neutralizazioa saihesteko bide bat baino ez da. Beste itzulpen batzuetan, bestalde, jatorriari lotutako terminoak desagertu egin dira erdarazkoan, ez hala hizkuntzari loturiko erreferentziak: euskara agertzen da, horretarako “premiarik” ez dagoenetan ere, eta ikusi dut hain zuzen euskara agerraraztea izan daitekeela bestela egiten diren neutralizazioak konpentsatzeko eta iruditeria sozial euskalduna adierazteko modu bat.

Azken hitza: Idazle ala itzultzaile? 

Idazten eta itzultzen, bietan aritzen direnei sarri galdetzen diete ea zer duten nahiago. Arrulak iskintxo egin dio bata ala bestea aukeratu beharrari: “Autoitzultzaileek identitate bikoitza daukatela eta halako zozokeriak esan ohi dira beti, oinarririk gabe eta argudiatu gabe. Gaur egun, gainera, hain onartua dago identitateen konplexutasuna eta etengabeko eraikuntza… Dikotomiatzat aurkezten dira maiz idaztea eta itzultzea, baina nik ez ditut hala ikusten. Bietan dago sortzailetza. Beraz, galdetuko balidate, horixe esanen nuke: sortzailea naizela”.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies