Bederatzigarren saio honetan martxoaren 8an kaleak bete zituen mugimendu bati lotutako literatura landuko dugu, morez margotutako saiakera eta eleberri ugari izango ditugu eta Angela Davis, Silvia Federicci edo Caitlin Moran bezalako izenek protagonismoa edukiko dute, emakumeoi eskainitako saioa izango da! Bai, gaurkoan, literatura feministari saio oso bat eskainiko diogu, baina dakizuenez, saio guztietan literatura feminista edo emakumeen literatura sekzioa jorratzen dugu, beraz, ez da ekintza isolatu bat.

Eta zer da gaur jorratuko duguna? Ba, sarrera honetan literatura feministaren giltzarri izan diren autore eta obrak labur-labur landuko ditugu zuek nolabatiteko erreferentzia orokorrak izan ditzazuen. Ostean, atzerriko literatura sekzioan bi autoreez arituko gara, Angela Davis eta bere Emakumeak, arraza eta klasea saiakera indartsuaz eta Silvia Federiciren Kaliban eta sorgina saiakera garrantzitsuaz, hain zuzen ere.

Euskal literatura sekzioan Uxue Alberdiren zein Danele Sarriugarteren lanak aipatuko ditugu, haien artean Euli giro eta Jenis Joplin lehenengoarenak eta Erraiak eta Azala erre bigarrenarenak azpimarra ditzakegularik. Ostean, literatura feminista sekzioan, beno, Virginie Despentesen King Kong teoria lana jorratuko dugu Maialen Sobrinoren eskutik, hizkuntza sustatzailea dena eta Hala Bediko Kantoia saioan aritzen den kidea. Eta azkenik, Caitilin Moranen Nola izan emakume lana landuko dugu. Badago zer esana, ezta?

Abestien zerrenda:

  • I Am A Cliché – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).
  • Arrakala – Kashbad (Arrakala, 2014).
  • Las victorias más bellas – Accidente (Amistad y Rebelión, 2014).

Liburuen zerrenda:

  • Le Deuxième Sexe (Bigarren sexua) – Simone de Beauvoir (1949).
  • Sexual Politics (Politika sexualak) – Kate Millett (1969).
  • Feminismo para principiantes – Nuria Varela (2005).
  • Women, Race, Class (Emakumeak, arraza eta klasea) – Angela Davis (1981).
  • Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation  (Kaliban eta sorgina) – Silvia Federici (2004).
  • Euli-giro (2013) eta Jenis Joplin (2017) – Uxue Alberdi.
  • Erraiak (2012) eta Azala erre (2018) – Danele Sarriugarte.
  • How to be a woman (Nola izan emakume) – Caitlin Moran (2014).

Irudiak: saioan jorratuko diren liburuetako batzuk.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies