Dozenaka lagunek babestu dute TransBolloMarika Sarearen elkarretaratzea, inpunitatearen amaiera eskatuz erkaunde publiko ezberdinei. “Erasotzen gaituzte, gure kaleetan, gure plazetan…”, salatu dute, informearen datuak gogoratzearekin batera.

Homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna den maiatzare 17an, 28 urte bete dira Osasunerako Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenetik. 1990eko Maiatzaren 17a zen, eta 28 urte beranduago, asko aurreratu da, baina asko dago egiteko.

Hala aldarrikatu dute Gasteizen elkartu diren dozenaka lagunek, TransBolloMarika Sarearen elkarretaratzean. “Betiere oldartu izan ditugun egitura kapitalistek, homonazionalismo eta kapitalismo arrosa bezalako korronteak erreproduzitzen dituzte gaurkoan, gure ardura berauei aurre egitearen oihua helaraztea izanik”, aldarrikatu dute. “Heteropatriarkatuak ezartzen dituen botere eredu oro erasotzeko ardura hartu behar dugu gure gain, egitura patriarkaletatik benetako askapena sustatzeko ordua heldu zaigulako”.

“Betiere oldartu izan ditugun egitura kapitalistek, homonazionalismo eta kapitalismo arrosa bezalako korronteak erreproduzitzen dituzte gaurkoan, gure ardura berauei aurre egitearen oihua helaraztea izanik”

Informearen datuak ere gogoan izan dituzte elkarretaratzean: 15 kasu ezberdin LGTBIfobia tarteko. Hauetako askok, hedabideetan oihartzuna izan zuten, beste askok ez. “Erasotzen gaituzte, gure kaleetan, gure plazetan… Gu babesteko derrigortasuna dutenen aurrean”, salatu dute. 

Zentzu honetan, inpunitatearen amaiera eskatu diete erakunde publiko guztiei, erasotzaileak babesten dituztenei babes hori kentzeko deia egitearekin batera.  

Amaitzeko, gaur egun transexualitatea osasun arazo moduan kategorizatzen dela gogoratu dute, “errealitate sozialei erantzuten ez dien binarismoa betikotuz”. 

*Eraso homoloesbotransfoboak salatzeko telefonoa (Transbollomarika Sarea): 633 309 653

Argazkiak | Hala Klik


 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies