519 arabar bakarrik sartu dira Arabako lanpostuak betetzeko Correso-eko lan-poltsetara: bulegoetan, oinezko banaketa zein motorizatuan, landa zerbitzuetan edo Jundizeko sailkapen agente bezala. Zerrenda hauek 2018ko ekainaren 1ean hasiko dira martxan.

Hasiera batean, hau ez litzateke nobedade handia izango, baina LAB sindikatuak salatu duenez, 4.000 arabar baino gehiago kontratazio poltsa hauetatik kanpo geratu dira: “Correos eta Telegrafos SA sozietate publiko estatalak lan poltsa mugatuak onartu zituen, milaka arabar lan- poltsetatik kanpo utziz eta enplegu publikoa lortzeko aukera berdintasuna ukatuz”, salatu du sindikatuak.

LABen ustez, lan poltsa hauek “giza baliabideen eta enpresaren pribatizazioari begira daude diseinatuta, denbora laburrean langilerik gabe egongo baitira berriz”.

Gaineratu duenez, Arabako herritarrengan eragina izango du neurri honek: langile finkoen oporrak, bajak edo baimenak ordezkatzeko langileei kontratazio poltsetan sartzea ukatu zaie, haietariko askok 20 urteko esperientzia izan arren.

Zentzu honetan, LABek zerrenda “zabal, garden eta argiak” eskatu ditu. Honetaz gain, aldi baterako langileak eta zerbitzu hau erabiltzen dutenak errespetatzea ere eskatu du sindikatuak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies