Gasteizko BDZ taldeak elkarretaratzea egin du maiatzaren 15ean, palestinarrentzat hain esanguratsua den egunean: Al Nakba.Hondamendiaren eguna da egun hau Palestinan; izan ere, gaur bezalako egun batean, 700.000 palestinarrek ihes egin behar izan zuten.

Egun hauek, beraz, protesta egunak dira Palestinan eta munduko toki ezberdinetan ere bai. Israelen partetik, aldiz, sarraskiak ez du etenik. Astelehenean, adibidez, 61 palestinar hil zituen, eta greba eguna izan dute maiatzaren 15a-gutxienez hildako bat-. Zaurituak, berriz, 2.700dik gora dira, mila inguru balen eraginez, eta horietatik 200 inguru adingabeak.

Kontestu honetan, elkartasuna bultzatzeko deia egin du BDZ taldeak, Israeli eta bertako produktuei, artistei, kirolariei… boikota egiteko deia berretsiz.

Argazkiak | Hala Klik

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies