Apirilaren 21ean ehunka lagunek hartu zuten parte Gure Esku Dago Gasteizen antolatutako spot parte-hartzailean eta orian atera dute emaitza. Gasteizko kilometroak betetzeko 5.000 gasteiztar behar dira.

Donostian hasi eta Gasteizen amaituko da giza katea eta “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izatea espero dute antolatzaileek. Zehaztu zutenez, Gasteizko kilometroak betetzeko, 5.000 lagun behar dira eta kilometroak lortzeko aukera ezberdinak daude, tartean, Kutxi kalean ireki duten dendan.

“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, ekainaren 10ean berriro egingo dugu”, esan zuten  orain dela hilabete bat egindako agerraldi parte hartzailean. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.

Laudio, Amurrio, Murgia…

Horretaz gain, Arabako beste zenbait herri zeharkatuko ditu giza kateak: Laudio, Amurrio eta Murgia, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, 100.000 lagun baino gehiago beharko dira ibilbidea osatzeko. izan ere, 2014ko giza kateak 150.000 lagun batu zituen 123 kilometroko ibilbidean. Aurtengo erronka, beraz, zailagoa izango da eta Arabak paper garrantzitsua izango du.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies