Gazte Emantzipaziorako Sareak Ensanche 21en egoitza zigilatu du. Hala Bediri helarazitako ohar eta irudietan, Prado parkean kokatuta dagoen egoitzan harriak jarri dituzte atarian, “Okupazioa aurrera. Etxebizitza ez da negozioa” pankartarekin. Salatu dutenez, “ateak itxita eduki beharko lituzketen bakarrak Ensanche 21 eta etxebizitzarekin espekulatzen duten erakundeak dira”.

Oharrean gogoratu dutenez, orain dela urtebete erakunde publiko honen hiru bloke okupatu zituen GESek, hasiera batean, Udalaren iritziz, “alokairu sozialerako” bideratuta zeudenak. Orain, berriz, desalojo arriskuan dago Pinto20 bloke okupatua: gazteei bost egun eman zizkien epaitegiak etxebizitza husteko, Ensanche 21en eta Udalaren salaketa bat medio.

“Ate bat itxiko duzue baina milaka ditugu irekitzeko”, gaineratu dute.

Gaztelagun programa ere jomugan

Aurreko ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela eman zuen aditzera Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote Lakuako Gobernuari. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea dela azpimarratu zuten.

 


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies