Sare Gasteizek, eragile feminista ezberdinekin batera, emakume presoen egoera salatu du Arabako hiriburuan. Gaur egun, 39 euskal emakume preso politiko daude eta, batez beste, 680 kilometrotara daude sakabanatuta; hauetako hiru arabarrak dira.

Sare Gasteizek, Negeak, Emakumeen Asanblada eta Bilgune Feminista eragile feministekin batera, emakume presoen egoera salatu du Gasteizen egindako elkarretaratze musikatu batean. Emakume izate hutsagatik eskubide urraketa handiagoa dela ikusarazi dute. “Espetxeak gizonezkoen ikuspuntutik eraikita daude eta bertako egunerokoak modu zuzenean eragiten die: espazioaren antolaketa, egiten diren tailerren izaera, janzteko dauden arauak…”.

Gaur egun, 39 emakume preso politiko daude; haietako hiru arabarrak dira. Euskal Herrian, batez beste, etxetik 680 kilometrotara daude dipertsatuta.

Duela hilabete batzuk, Granadako espetxeko emakume presoek espetxe zuzendaritzaren partetik jasaten duten jarrera matxista izan dute gogoan: garbiketa lanak egitera behartuak dira eta uko egiten badiote isolamenduarekin zigortzen dituzte.

Hiru kartzela motetan banatuta

Gaur egun, 39 emakume preso politiko daude; haietako hiru arabarrak dira: Iratxe Yanez, Alicia Saez de la Cuesta eta Alaitz Aramendi. Euskal Herritik, batez beste, etxetik 680 kilometrotara daude dipertsatuta.

Emakume presoak hiru kartzela motetan daude sakabanatuta: gizonentzako kartzelen barruan egokitutako modulu txikietan, gizonezkoen makro-kartzelen barruan egokitutako kartzela txikietan edo emakumeentzako kartzeletan. Egun, aldiz, hiru baino ez dira emakumeentzako kartzelak: Alcalá de Guadaira –Sevilla-, Brieva –Avila- eta Alcala Meco emakumeak -Madril-. Horietako bat ere ez zen emakumeentzako espetxe gisa eraikia izan.

Amak diren eta bakartze egoeran dauden emakume presoak

Emakume presoa eta ama izan dute hizpide. “Egoera honek ama izatea oztopatzen eta, era berean, haurrek amek pairatzen dituzten baldintza txar berdinak bizi behar dituzte. Horren adibide garbia da Sara Majarenasek eta bere haurrak bizitakoa”.

39 euskal emakume presoetatik hamabik bizi duten bakartze egoera salatu ere salatu dute: kiderik gabe daude Espainiar Estatuko 12 kartzeletan sakabanatuta.

Emakume presoen dispertsioaren mapa

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies