Zu baino 50 urte nagusiagoa den pertsona batekin zunba dantzatu duzu? Zure bilobaren adinekoei garaiko jolasak erakutsi nahi dizkiezu haiek zuri Instagram nola erabiltzen den erakusten dizuten bitartean? Ez dira hain kasu irrealak, izan ere, Txagorritxuko hainbat eragilek bultzatuta, belaunaldiarteko eguna ospatuko dute datorren maiatzaren 24an. 

Luis Dorao eta Abendaño Ikastetxeek, Txagorritxuko Nagusien Zentro Soziokulturalak, Ikastetxetik Auzorak, 12 Nubesek eta Kalez Kale eta Etxegorri Auzo Elkarteek antolatuta, auzoko gune bat eurena egingo dute maiatzaren 24ko arratsaldean “auzoa gu guztiona dela aldarrikatzeko, adin tarte desberdineko pertsonona, inor bere adina dela medio alde batera geratu gabe”. Hortik izena, ADINztasuna, adinaren aniztasunari erreferentzia eginez, adin tarte desberdinak erdigunera ekartzeko asmoarekin.

ADINztasunaren egunari arratsaldeko bostak pasatxo emango diote hasiera plazan bertan hizlariek dinamizatuta, Nagusien Zentroko kideek prestatutako Zunba erakustaldiaren bidez. Momentu horretan bertan, harrera postua martxan jarriko dute eta bertan pegatinak egongo dira, bakoitzak bere adina jartzeko.

Halaber, fruta pintxoak egiteko, aurpegia margotzeko edota makilatzeko guneak, Photocall intergenerazionala eta txapak egiteko tailerra ere egongo dira. Azken honetan, adin ezberdinetako emakumeen irudiak egongo dira aukeran eta alboan haien bizitza istorioa azalduta egongo da, historian zehar adin desberdineko emakumeak ere zentrora ekarriz.

Egitaraua osorik

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies