Maiatzaren 18an, 20:30etatik aurrera, lau sari ezberdin banatuko ditugu Jimmy Jazz aretoan, herri mugimenduaren topagune bilakatuz jaialdia. Gau guztian zehar Hala Bediko DJ ezberdinek jaia girotuko dute eta prezio herrikoiak, luntxa, ikuskizunak egongo dira gala guztian zehar.

Aurten 35 urte betetzen ditu Hala Bedik. Ospakizunez betetako ikasturte berezi honen azken txanpan gaude, eta hastear dauden auzo eta herri ezberdinetako jaiak heldu aurretik, jaialdi berezi bat egin nahi dugu Hala Bediko lagunok, halabelarriekin eta herri mugimenduekin batera: Gala Bedi. Jaialdi hau, maiaztaren 18an izango da, 20:30etatik aurrera Jimmy Jazz aretoan.

Jaialdi honen bidez, herri mugimendu edota proiektu ezberdinak zoriondu nahi ditugu urtean zehar egindako lanagatik, baita eragile ezberdinen esperientziak eta proiektuak elkarbanatu ere.

Martxoan, Hala Bedi Sarietarako hautagaiak proposatzeko deialdi irekia egin genuen, eta jaialdian irabazleak ezagutzera emateaz gain, guztion artean jai giroan ospatzeko asmoa daukagu: artista eta Hala Bediko kide ezberdinek gidatuko duten galaz aparte, luntx goxo-goxoa egingo dugu ere, eta honen ostean, Hala Bediko DJ ezberdinek gaua luzatuko dute. “¡Hasta la mañana siempre!” da gure asmoa, beti.

Zentzu horretan, jaialdian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu zuei ere, gure proiektua aberastu eta posible egiten duzuelako. Hala Bediren egunerokotasuneko bidailagun zaituztegun heinean, zuek ere bertan izatea izugarri poztuko gintuzke.

Hala Bedi Sariak

‘Halabeditarrak’ saria | Proiektua posible egiten duen Hala Bediren komunitateari eskerrak emateko, kolektiboaren barruko zein kanpoko jendeari.

‘Herria Bizirik’ saria | Ikasturte honetan nabarmendu den herri mugimendu bat zoriontzeko: egindako lanagatik, errotutako mugimendua delako…

‘Utopia’ saria | Utopiaren bidean, ikasturte honetan abiatutako proiektu zehatz bat saritzeko.

‘Hala Mierda’ saria | Umorearen tartea irekiz, inoiz zorionduko ez genukeen horri ‘anti-saria’ emango zaio.

Sarrera librea izango da eta barran prezio herrikoiak izango ditugu 01:00ak arte. Asistentzia konfirmatzea ez da beharrezkoa izango, baina eguna bera hobeto gestionatzeko eskertuko dugu: harremanak.halabedi@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakezu.

Kartela

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies