Iban Gartzia, Wallmapu Euskal Herria eta Askapena kolektiboetako kidea izan dugu Kantoian, herri maputxeak Txile eta Argentinako estatuten partetik jasatzen duen zapalkuntza salatzeko.

Beste hainbat gauzaren artean, Celestino Cordova machiaren egoera kontatu digu. Gulumapun (Txileko estatuaren menpeko wallmapun), 102 egunez egon da gose greban maputxeen figura espiritual hau, bere “rewe”-ra (gune sakratura) 48 orduz ateratzeko eskaera defendatzeko.

Bestalde, Puelmapun (Argentinar estatuaren menpeko wallmapun) Benetton enpresak egindako sarraskiak ere salatu ditu Ibanek. Benetton multinazionala bertako latifundista handienetakoa da, eta Argentinar estatuaren babespean maputxeen lurren jabetza pribatua dauka, bertan bizi diren komunitateen kaltetan.

Elkarretaratzeak egin dira Bilbon eta Gasteizen aste honetan herri maputxearen egoera salatzeko, eta datorren astean ere bi ekimen egingo dira Errekaleor Auzo Askean, maputxeekiko elkartasuna erakusteko. Asteazkenean, maiatzak 9, dokumental erakusketa bat izango da. Larunbatean berriz, hilaren 12an, arratsaldeko 7retatik aurrera hainbat ekintza egingo dira (afaria barne), eta bertatik lortutako dirua Celestino Cordova preso politikoaren familia laguntzeko bidaliko da.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies