Gasteizko Gaztetxeak 30 urte bete ditu. 30 urte lehenengo ostikotik eta 30 urte, besteak beste, kulturaz hornitzen muinoko etxea. Zaila da bertan kontzerturen bat ikusi ez duen gasteiztarren bat topatzea: akustikoan, rock soinua, flamenkoa, punka, hip-hopa… Hala Bideok ekoitzitako bideo honetan, bertatik pasa izan diren artista ezberdinak bildu ditugu: Txerra Bolinaga, Belen Nevado, Bingen Mendizabal, Ni Yuta Ni Tuya, Trikoma… Kulturaren gorazarrea egiteko gune aproposenetarikoa izan da Gasteizko Gaztetxea.

 


Larunbatean, apirilaren 21ean, “30 urte” diska aurkeztuko dute. Bertan egongo dira azken lan honetan parte hartu duten talde eta norbanako guztiak. Eta, apirilaren 28an, urteurren egunean, egun handia. Goizetik gauera arte, jaia Alde Zaharrean, artista eta gonbidatu bereziekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies