Abendaño ikastolako jolastokia eraldatu dute bertako ikasleek, interbentzio artistiko baten baitan. Helburua euren gustuen araberako jolastokia egitea izan da, eurak baitira erabiltzaileak. Horretarako, jolastokiaren diagnostikoa egin dute ikasleek: zer zuten gustuko, non elkartzen ziren gehien, zertarako erabiltzen zen gune bakoitza… Horren ondoren, moldatzeko ideiak lantzen hasi ziren eta, azkenik, jolastokiaren eraldaketa fisikoari ekin diote. Josemi Nanclares zuzendariarekin hitz egin dugu gaiaren inguruan, baita Naiara Palacios artistarekin ere, izan ere bera izan baita prozesua gidatu duena, haurrekin eta gurasoekin elkarlanean. Prozesuaren amaiera ospatuko dute gaur, jaialdi batekin.

Informazioa gehiago: Eraldatutako Abendaño ikastolako jolastokiaren esperientzia jaso dute “Patioa denona da” liburuan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies