Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gaur egun, fisikoarekiko obsesioa oso ohikoa da gazte zein helduen artean. Debate honetan antzeman daitekeen bezala, zenbait iritzi desberdin daude. Alde batetik, fisikoarekiko obsesioa gizarteak inposatutako kanonengatik dela pentsatzen duen “psikologo ospetsua” dago.  Horrez gain, modelo baten papera ere egin dugu, heziketa fisikoko irakaslearen papera eta pediatra baten papera antzeztu dugu, iritzi ezberdinak islatu ahal izateko.

Parte hartzaileak: Eider Herreros, Ainhoa Vazquez, Joanes Etxeberria, Nerea Balbás eta Igor Sousa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies