Hernaniko Itoarte sagardotegiko kupel baten barrutik ahots bat mintzo zaizuela sentitzen baduzue, ez zaitezte beldurtu. Mikel Patat Alanda da, Oiongo gaztea. Larunbatean sartu zuten bertan, bazkal orduan Arabar Errioxako ardo botila bat eskatu zuelako: “Txuletari laguntzeko askoz ere edari aproposagoa da garrafoiko sagardoa baino”, esan zuen ozen. Hitzok entzutean, Astigarragako mutil batek lepoan hartu eta kupelera jaurti zuen. “Ohitua nago Hernaniko kaskoko tabernetan/parrandetan emeak gerritik heldu eta buruz gaindi altxatzen; patatero ezjakina bi metro gorantz botatzeko ez dut problemarik izan”, azaldu sagardozaleak.

Beranduegi bidez

*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies