Pentsionistek Arabako gazteei eta gainontzeko langileei larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin diete. Otsailaren 22an egin bezala, hiriburuan mobilizazio handia espero da martxoaren 17an.

Otsailaren 22an egin bezala, larunbatean manifestazio handia espero da Gasteizko kaleetan. Arabako pentsionistak hiriburura etortzera deituta daude, pentsio duinak eskatzeko eta %0,25eko igoera “iraingarria” salatzeko.

Helburua lortu arte ez dutela etsiko ziurtatu zuten eta hala jarraitzen dute, kalean, ia astero. Arabako Pentsionistak Lanean elkarteak, pentsioen auzia ez dela egungo pentsiodunen interesekoa bakarrik ohartarazi du. Hori dela eta, langile eta gazteei ere mobilizatzera dei egin die elkarteak.

Manifestazioa Artium museoan hasiko da 12:00etan, Postas kaletik igarotzeko eta Andra Maria Zuriaren enparantzan amaituko da. Orain arte Araban egin duten handiena izatea espero dute, gasteiztarrak ez ezik, eskualde ezberdinetako herritarrak gonbidatuz.

Astelehenero bezala, elkarretaratzeak egin zituzten Arabako herri ezberdinetan, Gasteizko deialdira batzera gonbidatuz. Irudian, Laudiokoa.

Argazkia: @budatxikia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies