Martxoaren 8an irakasle batek Leioako Mugimendu Feministako bi kide erasotu eta gainontzekoak iraindu zituen. Horren harira, Gasteizko Kanpuseko GUET talde feministak deituta kontzentrazioa egin dute Elurretan.

Martxoaren 8an Leioako Mugimendu Feministak kalejira bat egin zuen fakultatez fakultate, emakume* orori parte hartzeko gonbidapena luzatuz. Osasungintzako fakultatera ere joatea erabaki zuten; izan ere,  lehenagotik bertako irakasle batekin arazoak izan zituzten. Leioako Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, bere erantzuna zuzenean erasotzea izan zen: “Bi ikasle bastoi batekin jo eta denok iraindu gintuen behin eta berriz”.

Jazotako gertaeraren berri emateko, prentsaurrekoa emango dute Leioako Medikuntza eta Erizaintza fakultateko sarreran. Babesa adierazteko, aldiz, Euskal Herriko gainontzeko kanpusetan elkarretaratzeak egin dituzte, 50 lagun inguru bilduz Gasteizkoan, GUET talde feministak deituta.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies