Arrakasta ukaezina izan zen martxoaren 8ko greba feminista. Historikoa ezbairik gabe.

Historikoa, grebak jasotako jarraipenagatik –atzerriko komunikabideak Espainiara begira, portzierto-. Historikoa, mobilizazioaren izaera espontaneoagatik. Historikoa, emakumeek oihuka aldarrikatzen zuten protagonismoa lortu dutelako -eta gizonezkoek manspreading publikorako dugun tendentzia naturalari eusteko gai garela konturatu garelako-.

Historikoa, hain zuzen, Mugimendu Feiministaren garaipena izan delako. Mugimendu Feministak beharrezkoa zuen garaipena.

Garaipen mediatikoa lehendabizi: heteropatriarkatu, ekonomia-informal, lan-erreproduktibo, eta beste hainbat kontzeptu, gizartearen sektore erreakzionarioen gorrotoa eragiten duten horiek,  gizarteak beren lengoaian konbikzioz barneratu dituen terminoak direla agerian geratu delako. Eta honetaz oharturik, komunikabideetako talde editorial dominanteek ostegunerarte kontzeptu horien aurkako burututako erasoari utzi, greba feministaren deialdi beraren aurka zabaldutako ofentsiba eten, eta burua makurtu behar izan dutelako.

Eta garaipen soziala: sindikatu, ezkerreko alderdi politiko eta erakunde publiko  guztiak gainditu ez bakarrik, guzti hauek beren ekimenarekin bat egitera behartu dituen heinean. Mugimendu Feministak gogorarazi digu gizabanakoek erreibindikazio transbertsaletan masiboki altxatzeko, batasuneko ekimenak eskatzen dituela.  Alderdi edo sindikatu honen edo haren menpekotasunetik libre.

Greba feministaren arrakasta, esnatutako kontzientzia etsituetan neurtzen da. Erreklutatutako feminista gazte berrien kopuruan. Eragindako erreakzio matxisten kopuruan. Feminismoan berrezitako gizon eta emakumeen kopuruan. Agerian utzitako alderdi eta ordezkari publikoen kopuruan.

Lortutako garaipen mediatiko eta soziala  garaipen politikorantz bideratzea da orain -da beti- erronka. Helburu honetan, Mugimendu Feministaren mobilizazioa eredugarria izan da. Beste neurri batean, azken asteetan  pentsiodunen mobilizazioak eredugarriak izan diren bezala.

Eredu ekonomikoaren  desberdintasun lazgarrienak pairatzen dituzten kolektiboek, hain zuzen, historia aldatzeko boterea dutela erakutsi digute.

Gizarte osoaren erronka da orain botere hori aldaketa politikoan gauzatzea. Aldaketa politikorako baldintzak eraikitzea. Historia gainditzeko aukera honi eustea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies