Lan ikuskaritzak, otsailaren 15eko ebazpen baten bidez, Recytec, Gameko, Nova Recid eta CIE Mecauto enpresek euren lantokietan “legez kontrako lagatzeak” burutu izana ebatzi du, SGE Quality Services enpresa erabiliz horretarako. Horrela azaldu du ELA sindikatuak. 

Gaineratu dutenez, lagatze honek 45 langilerengan izan du eragina. SGEn kontratatuta egon direnez, %50eko soldata txikiagoa izan dute, CIEko lantokietan lan berdina egiteagatik eta CIE-rentzako bakarrik lan eginez.

ELAren ustez, “zerbitzuetako enpresak M. Rajoyk bultzaturiko erreforma laboralaren ondorioz ugaritu egiten direla” frogatzen du honek. “Horretarako duten oinarri bakarra langileen esplotazioa da”, salatu dute.

Sindikatuak irmoki salatu du CIE euskal multinazionalak horrelako enpresen erabilera egitea. Are gehiago, multinazionalak 215 milioi euro irabazi zituen eta horrek, egoera “larriagoa” bihurtzen duela salatu du ELAk.  

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies