Raul Aduna gasteizko preso politikoa Vivonneko kartzelan zegoen, etxetik 550 kilometrotara. Frantziako estatuak euskal presoak hurbilduko zituela iragarri zuen eta Aduna izan da horietako bat.

Igor Uriarte eta Raul Aduna gasteiztarrak irailean epaitu zituzten Parisen, Frantziako epaitegietan. Uriarte eta Aduna 2013ko uztailean atxilotu zituzten Frantziako indar polizialek, beste lau kiderekin batera. Epaiketan, beraz, sei lagun epaitu zituzten guztira, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez 10 urteko zigorra ezarri ahal zieten. Azkenean, 6 urte ezarri zizkioten Uriarteri eta 7 Adunari.

Uriarte gasteiztarrak Frantziako espetxealdia amaitzeko data berria dauka: martxoaren 23a. Aduna, berriz, Euskal Herrira hurbildu dute, Mont-de-Marsango espetxera, Gasteiztik 250 kilometrotara. Lehen, Vivonneko kartzelan zegoen, 300 kilometro urrutiago.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies