“Lautadako hautesle errolda 9.000 pertsonakoa izanda, 7.000 alegazio baino gehiago aurkeztea da egin daitekeen demokrazia ariketarik handiena”, adierazi dio “AHTrik EZ Lautada” Plataformak Arabako Diputatu Nagusiari.

Proiektu honen mehatxua zuzenean pairatzen duten Lautadako Udal eta Kontzeju guztiek proiektuaren kontrako iritzia adierazi dute Arabako Batzar Nagusietan.

Plataformako bozeramailea den Iñigo Hernándezen hitzetan, “Arabako Foru Aldundiari exigitu nahi diogu Sustapen Ministerioaren aurrean defendatu dezala, proiektu honek eragingo duen sarraski ekonomiko, sozial eta ekologikoaren ekiditea. Modu berean, gaur egungo trenbidearen modernizazioa ikertu dezala eskatu dute, “hirugarren hariaren teknologia baliatuz horretarako. Gauzak horrela, plataformak ere eskatzen duen tren soziala bultzatu daitekeela uste dugu”, adierazi dute.

Plataformaren iritziz, “benetako bide demokratiko bakarra eztabaida sozial serio bat egitea da, aldeko eta kontrako argudioak mahaiaren gainean jarriz eta informazio tekniko guztia jendartearen esku utziz”. Zentzu honetan, plataformak ez du zalantzarik: “Gaur egungo trenbidearen modernizazioa ikertzea eta hirugarren haria ezartzea da irtenbiderik zentzudunena”.

Alternatiba honen bitartez, bidaiaren denboraren aldea “huskeria bat” izango litzatekeela uste dute eta eragindako kaltea, aldiz, “esponeltzialki txikiagoa”. Modu honetan, “Lautadako jendarteak aspalditik eskatzen duen Tren Sozialaren proiektua bateragarria izango litzateke biztanleen mugikortasun beharrak asetzeko”.

Azkenik, “AHTrik EZ Lautada” Plataformak, martxoaren 16an, Eusko Legebiltzarraren aurrean antolatuko duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dio Arabako biztanleriari.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies