Laudion, Amurrion, Gasteizen, Otxandion, Kanpusean… Xabier Rey euskal preso politikoaren heriotza salatu dute hamaika lagunek Kalera Kalerak deitutako elkarretaratzeetan.

Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hilik agertu zen asteazkenean bere ziegan, Puerto III espetxean, Andaluzian, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iruñean jaioa da Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Torturak salatu zituen eta une askotan isolamenduan egon da preso nafarra.

Presoen senide eta lagunen elkarteak salatu du Puerto III espetxean zegoela Rey, etxetik 1.050 kilometrora. “Horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak”, gaineratu dute. “Ez ote da krudela Xabier Reyren senide eta gertukoek 1.050 kilometro egin behar izatea Puerto de Santa Mariaraino, haien senide maitearen gorpu bizigabea ekartzeko, 10 urte luzez egin dituzten bidaia amaigabeen eta nekagarrien antzera?”, galdetu dute. Amaia Izko abokatuak ere argi hitz egin du: “Ekiditu zitekeen”, eta zentzu berean mintzatu da Kalera Kalera.

Etxerat elkarteak “babes osoa eta elkartasuna» helarazi die Reyren senide eta gertukoei, eta aukera baliatu dute “sakabanaketa zein euskal presoen aurka ezarritako gainerako salbuespen neurri krudelak” bertan behera gera daitezen exijitzeko. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinek ere babesa adierazi nahi izan diote familiari.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies