Igor Nabarrorekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, Eginaren Eginez elkarteak mugikortasun gutxiko pertsonen taxi-zerbitzuko laguntzak murriztu dituztela salatu duela-eta. Orain arte, zerbitzua Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean kudeatzen zen, baina zerbitzuaren kudeaketa osoa hartu du bere gain Aldundiak. Horren ondorioz, orain arte taxia erabili izan duten zenbait pertsona zerbitzurik gabe geratu direla salatu du elkarteak, euren egoera aldatu ez den arren. Horren arrazoietako bat da erabiltzaileen egoera ekonomikoa hartuko dela kontuan hemendik aurrera, eta elkarteak erabat bidegabekotzat hartu du neurria. Aldundiak ez du kontuan hartu, gainera, mugikortasun gutxikoen kolektiboen iritzia, Nabarroren esanetan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies