Martxoaren 8a iritsi bitartean, greba feministaren ardatzen inguruko solasaldiak egiten ari dira HIZPIDEA magazinean. Gaurkoan, kontsumoaren txanda izan da. Horretarako, Ainhoa Bilbao Arkotxa Setemeko kidea eta Itxaso Compañon Lantziegoko ardogilea izan dira saioan, greba feministaren testuinguruan gure kontsumo-moldeen inguruan hitz egiteko. Bilbao Arkotxak Setemek egindako ikerketa bat izan du hizpide, kontsumoa eta indarkeria matxista lotzen dituena. Compañonek, bestalde, nekazaritza ekologikoa zabaltzeak gizarte osoarengan izango lituzkeen onurez hitz egin digu. Ondorioa argia izan da: gure kontsumo-moldeak berrikusi behar ditugu, emakumeei ez ezik, gizarte osoari ekarriko baitizkio onurak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies