Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak prentsa-agerraldia egin zuen atzo eta datu kezkagarriak kaleratu zituen: haur eta lehen hezkuntzan, haur etorkinen % 92 eskola publikoan dago matrikulatuta, eta % 8 baino ez dago itunpeko ikastetxeetan. Hori ez da, noski, gizartearen isla erreala, Maider Ruiz de Egino plataformako kidearen esanetan. Orain dela bi urte egin zuten salaketa bera, eta egoera egonkortu egin dela adierazi dute plataformatik, eta betikotzeko arriskua duela ere bai. Eusko Jaurlaritzari eskatu diote berehalako neurriak har ditzan, hala nola matrikulaziorako leihatila bakarra edo elitizazioa bultzatzen duten hezkuntza-erakundeetara diru publikorik ez bideratzea. Datu guztiak daude eskuragarri plataformaren webgunean. Aurrera begira eman beharreko pausuez hitz egiteko asanblea irekia deitu dute datorren martxoaren 1erako, arratsaldeko 19:00etan, Landatxo gizarte etxean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies