Martxoaren 8ko Greba Feministan parte hartzeko deia egin dute eragileek eta sindikatuek, izan ere, mugimendu feminista izango da aurtengo Martxoaren 3ko protagonista nagusietako bat. Ekitaldi nagusia 19:00etan abiatuko den manifestazioa izango da, aurten sindikatuek sinatuko ez dutena.

42 urte beteko dira larunbatean poliziak bost langile gasteiztar erail zituenetik. Urtero bezala, mobilizazioak eta ekitaldiak egongo dira Arabako hiriburuan, baina beste urte batzuekin alderatuta, sindikatuak ez dira egun honetako antolatzaile bakarrak izango.

Hedabideen aurrean azaldu dutenez, antolakuntza ereduari buelta bat eman diote eta “gure hiriburuan aktiboak diren eragile eta sindikatuok elkarlanean egingo dugu eguna. Gaur, inoiz baino gehiago, aldaketa sozialerako apostua egiten dugunok batera atera behar gara kalera”.

Urteetan zehar lortutako eskubide guztiak sistema kapitalistak suntsitu nahi dituela salatu dute, “gizarte frakturatu bat eraikiz”. Honi aurre egiteko, han eta hemen sortzen diren esperientziak ekarri dituzte gogora: plano sindikalean, sozialean, ekologikoan, arrazakeriaren aurka, kulturalean… “Guzti hauek batzeko gai izan behar gara”.

Martxoaren 8ko Greba Feministara begira

Mugimendu feministak antolatu duen Greba Feministak garrantzi handia izango du larunbateko zitan. “Kapitalismoak sistema heteropatriarkalarekin batera sortzen duen prekarietatea eta eskubide urraketa salatzeko eguna izango da hau”, gaineratu dute. Horretaz gain, indarkeria hau sistematikoa eta estrukturala dela azimarratu dute.

Martxoaren 3ko mobilizazioetan parte harteaz gain, Greba Feministako deialdietara batzeko deia luzatu dute bildutakoek.

Mobilizazioen ezaugarriak

  • 18:30ean ekitaldia egingo dute Martxoak 3 plazan, Zaramagako auzoan. Bertan, eragile sozialekin sindikatuekin batera adostutako manifestua irakurriko dute eta Martxoak 3 Elkarteak ere bere irakurketa egingo du.
  • 19:00etan manifestazioa abiatuko da bertatik, Andra Maria Zuriaren plazaraino. Lehenengo pankarta herri mugimenduko eragileetako emakumeek* eramango dute; bigarrena, Martxoak 3 Elkarteko kideek; hirugarrena, mugimendu feministak.
  • Manifestazioa amaitzerakoan, ekitaldia izango da Andra Maria Zuriaren plazan: mugimendu feministak hartuko du hitza.

Pelikularen trailerra

Euskal Herrian ekoiztutako pelikularik onenak eskainiko ditu Euskal Zinemaren Asteak Dendarabako Vita Fundazioko aretoan astelehenetik larunbatera bitartean. Martxoaren 3an bertan, 20:00etatik aurrera, berriki grabatu duten 1976ko martxoaren 3ko gertaeren inguruko pelikularen trailerra aurkeztuko dute. Bertan izango dira Victor Cabaco zuzendaria eta zenbait aktore, grabazioaren nondik norakoak azaltzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies